Eusko Jaurlaritzeak euskal kirol federazinoetarako espazioa birmoldatu dau Bilbon
2025-05-12 13:48 Kulturea3.760.117,50 euro inbertidu ditu.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur goizean bisitau dau Eusko Jaurlaritza birmoldetan dabilen gunea. Halanda ze, Bizkaian daben hemezortzi euskal kirol-federazinoren egoitzea, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako lokalean, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian (Bilbo) dago. Lehendakariordeagaz batera, bisitean izan dira Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Angel Gurrutxaga Euskal Kirol Federazinoen Batasuneko presidentea, Marta Iriarte obra-zuzendari fakultatiboa (API Arquitectura) eta Antonino Lopez obra-zuzendaria (Ormak).
Bengoetxeak nabarmendu dauenez, Gobernu horren konpromisoa da euskal kirol-federazinoei babesa eta bultzadea emotea: obreagaz egungo bulegoen egoerea hobetzen dogu; horreen arteko sinergiak sustatzen ditugu; eta, federazino guztien irudi bateratuari eusten deutsagu, kirol-komunidadeagaz hartu-emon profesionalagoa eta edegiagoa izateko. Euskal kirol-federazinoak eta euskal kirolariak gure herrialdearen nazinoarteko irudia dira: gure identidadea eta izateko eta jarduteko modua. Instalazino honeek eskaintzea federazinoen lana jagoteko eta autortzeko modua be da. EKFBegaz dogun harremana oso estua da.
Eusko Jaurlaritzak 3.760.117,50 euro inbertidu ditu (BEZa barne) birgaitze-lanetan. Lanak 2024ko garagarrilean hasi ziran eta 15 hilabeteko epean prest egotea aurreikusten da. Holan, federazinoek 2026. urtearen hasierean lekualdatu ahal izango dira.
Enpresa bi dira proiektu horren esleipendunak: API Oficina de Arquitectura SLPren ardurea izan da proiektua idaztea eta Ormak Construcción SLUena, barriz, gauzatzea.
Proiektuaren zehetasun teknikoak
Lokala, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa, 2.091 metro karratuko eremu garbia zan hasierean. Espazioan dagoan altuera handia kontuan hartuta, 521 metro karratuko gehieneko azalera izango dauen solairuartea eregitea aurreikusten da, indarrean dagoan araudiak baimentzen dauen gehienekoa.
Holan banatuta dago: fatxadeak kristalezko aurrealdea izango dau, argi naturala ahalik eta gehien sartzeko; atrio handia sortuko da, lokalaren altuera osokoa, programearen elementu egituratzailea izango dana. Horren inguruan izango dira federazinoen 18 lokalak, alde bietan eta erabilera anitzeko aretoa atzealdean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!