'Bizkaian Gertu Kultura', egoera zaurgarrian dagozan personen kulturarako sarbidea erraztea da helburua
2025-05-12 12:38 KultureaOnline plataformea gaur jarri da martxan 21 kultura-gunek osotutako lehen txandeagaz.

BBK Banku Fundazinoak bultzatu dau ekimena bere Kultura Inklusiboaren aldeko 2024-2030 Estrategiaren arloan eta ekimen hau sortu da Bizkaiko kultura-eskaintzaz gozetako aukerea bizkaitar guztiei bermatzeko momentua dalako, batez be oraindino eskaintza hori erabilteko zailtasunak dituenei, azaldu dau Koldo Bilbaok, BBKko Kultur arloko arduradunak. Kultura-aukeren benetako bardintasuna sustatzea eta inor atzean ez ixtea ez da aukerea, premina geroraezina baino. Ekimena BBKren Kultura Inklusiboaren aldeko 2024-2030 Estrategiaren barruan kokatzen da eta kultura-sektorean paradigma barri bat ezartzea dau helburu, Koldo Bilbao, BBKko Kultur arloko arduradunak nabarmendu dauenez.
Bilbaoren eretxiz, hau oztopoak ‒ikusgarriak eta ikusezinak‒ behin betiko kentzeko beste pausu bat besterik ez da eta aspalditik gabiz horretan lanean baina badakigu jakin Gertu Kultura, plataforma bat ez eze, kultura-paradigma barri bateranzko behin betiko inflexino-puntua be bada, bidezkoagoa eta benetan inklusiboa danen aurrean, salbuespen barik. Aurkezpenean, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Leixuri Arrizabalagak (Euskera, Kultura eta Kiroleko foru-diputadua) eta Amaia Antxustegik (Gizarte Ekintzako foru-diputadua) parte hartu dabe eta Bilboko Udalaren izenean, Gonzalo Olabarriak (Kultura eta Gobernantzako zinegotzia). Erakunde horreek proiektua babesten dabe eta bat etorri dira, kultura aldaketarako benetako motorra izan daiten ezinbestekoa dala kolektibo zaurgarriak publiko barri lez sartzea.
Gertu Kulturaren funtzionamendua erraza da. Dobakoa eta eskuragarri dagoan www.gertukultura.org/bizkaia plataformearen bidez, edozein zaurgarritasun-egoeratan dagozan personak lan egiten daben gizarte-erakundeek sarrerak erreserbau leikiez artatzen dituen gizataldeentzat. Bestalde, lehen fase honetan bat egin daben 21 kultura-programatzaile publiko eta pribatuek euren ohiko jarduerak prezio merkean eskaintzen ditue (gitxienez % 2ko edukiera-erreserbeagaz), baita ekitaldi espezifikoak, sartzeko lehentasuna, laguntza-tresnak (audiodeskribapenak, gidak...), prestakuntza artistikoa eta bestelakoak. Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, BBK Sala, BOS, Euskadiko Orkestra, Rekalde Aretoa, Arrantzaleen Museoa, El Pobal Burdinola, Txakoligunea... inplikautako lekuetako batzuk dira. Baina zerrenda hori etenbarik handitzea da asmoa. BBK Banku Fundazinoaren asmoa da pixkanaka kultura-sektore osoa inpliketea inklusinoaren aldeko ezinbesteko konpromiso honetan, esan dau Bilbaok.Erretratua: © Acerca Cultura
Kolektiboen artatze eta laguntzarako erakundeen ‒artatzen dituen personei kultura-estaldurea emon ahal izateko dagoeneko Gertu Kultureaga bat egin dabenen artean, 30 baino gehiago dagoz oraingoz: Apnabi Autismo Bizkaia, ASPACE, Caritas, EDE Fundazinoa, Gorabide edo Lantegi Batuak, batzuk aitatzearren. Zaurgarritasun-egoerez gabizenean, profil zehatzak eta kolektiboak doguz gogoan, besteak beste, gaixo kronikoez eta adinekoez, adikzioen biktimez edo ikusi edo entzuteko ezintasuna edo ezintasun fisiko edo intelektuala daben personez, etxerik bako personez, migratuez edo askatasunik bakoez, beste askoren artean, nabarmendu dau Marta Fontek, Gertu Kulturako arduradunak. Helburua da horreek guztiek be kulturak eskaintzen deuskuzan onurez gozetea, ludikoa eta terapeutikoa be badalako, izan be, kultureak ilusinoa eta gomuta zoriontsuak sortzen ditu, emozino positiboak pizten ditu, hartu-emonak eta lagunak errazten ditu, herritarren bizitzan integrazino eta parte-hartze aktiboaren sentimendua sustatzeaz gan, bizitza osoa eta autonomoa lantzen laguntzen dau.
Gertu Kulturaren bidez, ekipamendu bakotxaren irisgarritasuna be konsultau daiteke, irakurketa errazeko informazinoa euki, edo kolektiboen beharrizanak azaldu, irisgarritasun-kate osoa beti bermatuta egon daiten. Era berean, webguneak etenbako prestakuntzako gordailu lez be funtzioneta dau, arteen eta kulturearen bidezko irisgarritasunari eta gizarteratzeari buruzko baliabideaka, izan be, Gertu Kulturearen konpromisoa da kultura-eragileak eta hirugarren sektorekoak modu egonkorrean batu eta modu personalizatuan aholku emotea.
Horrezaz gan, Gertu Kulturak ardatz bitan be lan egiten dau. Batetik, kanpaina, jardunaldi eta topaketen bidez herritarrak sensibilizetea, gizarte-aniztasuna eta bazterketa-egoerak ikusarazo eta horreei buruzko ezagutza sortzeko. Bestetik, Bizkaiko kultura-sektorearen prestakuntzea, daborduko programautak hasierako biak lako saioakaz (doban). Maiatzaren 30ean online mintegi bat eskainiko da irisgarritasunari buruz, eta bagilaren 18an, barriz, Bilboko Itsasmuseumen, aurrez aurreko lehen prestakuntza-saio bat izango da kultura-programatzaileentzat, kasu honetan irisgarritasun kognitiboari buruzkoa, adimen-eintasuna dabenei kulturarako sarbidea bermatzeko helburuagaz. Programearen asmoa da bizi-kalidadea hobetzea da, hazkunde personala sustatzea eta bazterketa-arriskuan dagozan personen bizitza kulturala normalizetea, Fontek nabarmendu dauenez.
Apropa Cultura programearen babesean sortu da Gertu Kultura. Bartzelonako L’Auditorik orain 19 urte hasitako programea da, eta, gaur egun, erreferentziazko sare inklusiboa da Espainiako hainbat lurraldetan. Gaur egun, ia 200 kultura-programatzaile ditu eta batutako 1.800 gizarte-erakunde baino gehiago Katalunia, Madril, Balear Ugarteak eta Gipuzkoa artean. Azken lurralde horretan, Gertu Kultura Gipuzkoak dagoeneko 3.372 personak 290 esperientziatan parte hartzea lortu dau, 35 kultura-programatzaile eta 160 gizarte-erakunderen lankidetzeari esker. Eta sare horrek hazten jarraitzen dau egunez egun, esan dau pozik Fontek.
Azkenik, BBK Banku Fundazioak azpimarratu dauenez, erakundeak aspalditik lantzen dau kultura inklusiboaren aldeko jarrera hori bizkaitarrek eurek babesten dabela aho batez. Erakundeak bere Etorkizuneko biztanleak programearen barruan egindako Bizkaiko kulturaren etorkizuna azterlanaren arabera, lurraldeko biztanleen % 94,7 bat datoz kalidadezko kulturarako sarbidea persona guztiei bermatu beharreko eskubidea dala esatean. Era berean, herritarren % 90ek baino gehiagok uste dau oso beharrezkoa dala persona jakin batzuk kanpoan ixten dituen kulturarako sarbide-arrakala murriztea. Gehienek uste dabe prezio bereziak eskaini behar jakezala gizatalde behartsuenei eta prest dagoz gehiago ordaintzeko baztertuta geratzeko arriskuan dagozan personak kultura-ekitaldietara sartu daitezan.
Gaur goizeko aurkezpenaren ostean, BBK Salan bertan, Gertu Kulturak 2025erako jarduera-programa osoa aletu da eta, ondoren, Kultura oztopo barik elkarrizketa-mahaia izan da, hainbat kultura eta gizarte-eragileren parte-hartzeagaz. Azkenik, jardunaldia Haizea ikuskizunagaz amaitu da: Rakel Rodríguez Ruizen zeinujantza-pieza bat, era guztietako gizataldeentzat ikuskizun inklusiboak eta irisgarriak sortzen espezializautako Arymux konpainiaren eskutik.
Ondokoak dira Gertu Kultura Bizkaia osotzen daben lehen 22 kultura-programatzaileak:
- BBK Sala.
- Arriaga Antzokia.
- Euskalduna Bilbao.
- Bilbao Orkestra Sinfonikoa - BOS.
- Euskadiko Orkestra.
- Euskal Herriko Gazte Orkestra - EGO.
- BBK Klima.
- BBK Babesleak
- Bilbao Udala (Bilbao Antzerkia Dantza - BAD, Bilbao Izan eta Bilboko Kalealdia).
- Arkeologia Museoa.
- Arrantzaleen Museoa.
- El Pobal Burdinola - Muñatones Gaztelua.
- Euskal Herria Museoa.
- La Encartada Fabrika-Museoa.
- Ondare Aretoa.
- Rekalde Aretoa.
- Txakolingunea.
- Astarloa Kulturgintza - Durangoko Arte eta Historia Museoa.
- Azkue Fundazinoa - Euskararen Etxea
- Gernikako Bakearen Museoa.
- Itsasmuseum.
- Hamaika Kale Alkartea - Orduña Hiria Museoa.
Programeari ekiteko 33 erakunde, zentro, programa eta gizarte-zerbitzu dagoz Gertu Kultura Bizkaiaren sarean:
- Apnabi Autismo Bizkaia.
- ASPARBI Parkinson Alkartea Bizkaia.
- APDISA Ezintasuna daben Personen Alkartea Santurtzi.
- Aspaldiko Fundazinoa.
- ASPACE Bizkaia.
- Askabide.
- Basurto Eguneko Zentroa.
- Bidegintza.
- Bilbao Formarte.
- Cáritas Bizkaia.
- EAPN Euskadi.
- EDE Fundazioa.
- Elkarbanatuz.
- Erain.
- Down sindromearen eta beste adimen urritasunen Fundazinoa.
- FEKOOR Ezintasun Fisikoa eta/edo Organikoa daben Personen Bizkaiko Federazinoa Koordinakundea.
- FEVAS Plena Inclusión Euskadi.
- Fundación Vizcaína de Caridad.
- Futubide Fundazinoa.
- Gaude Alkartea.
- Gizakia Fundazinoa.
- Gorabide.
- Izangai Alkartea.
- Lantegi Batuak.
- Lantegi Batuak Fundazinoko zerbitzu okupazionala.
- Randstad Fundazinoa.
- San Nikolas Zabalik.
- UN Etxea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!