Maiatzaren 23tik 25era izango da Literaturia

Bizkaie! 2025-05-12 10:11   Kulturea

Ihes goiburuari eutsiko deutse.

Urtero lez, badator Literaturia egitasmoa, Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Horretarako ekitaldi ugari atondu ditue. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da barriro be Literaturiako liburu azokea eta aurreko edizinoan bezela, zapatua izango da azoka eguna. Goizez eta arratsaldez, argitaletxeek euren postuetan euskal literaturako obrak izango ditue erakusgarri; eta, liburu aurkezpenak azokako karpan egingo dira.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak ekimenaren aurkezpen saioan adierazo dauanez: sekulakoa da herrian Literaturia izatea. Euskal literaturea sustatzen dabenen lana eskertzekoa da, urtero-urtero euskal idazle beterano eta gazteen lana balorean jarriz eta publikoari gerturatuz. Udala, betiko lez, Literaturiaren bidelagun izango da, gure herrian euskerea eta euskal kulturea indartzen laguntzeko. Horretarako, dirulaguntzaz gan, eskura izango ditue Udalaren baliabideak, aurtongo kasuan, Modelo Aretoa, Santa Klara eta Etxezabalako Aretoa.

Azokea eta liburu aurkezpenez gan, hainbat tailer eta ekitaldi izango dira asteburuan zehar. Sarrerak eskuragarri dagoz hemen eta Modelo Aretoko leihatilan.

Programazinoa

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu