Umore Azokak Euskadiko 22 konpainia izango ditu
2025-05-09 11:19 KultureaBertoko talentua bultzatzeko eta ikusarazoteko.

Leioako Umore Azokearen 25. edizinoak euskal sorkuntzeagaz dauen konpromisoa berresten dau. Hautatutako 50 konpainietatik 22 Euskadikoak dira, lurraldeko talentua bultzatzeko eta ikusarazoteko. Lau egunez, maiatzaren 15etik 18ra, herria aire libreko agertoki erraldoi bihurtuko da, antzerkia, jantzea, zirkua eta zuzeneko musikea buztartzen dituen ikuskizunekaz.
Programeak 100 ikuskizun baino gehiago batuko ditu, 300 profesionaletik gora, publiko guztientzako proposamenak eta hainbat formatu. Guztira 27 estreinaldi absolutu, 18 Euskadin estreinau gabeko lan eta edizino honetarako propio sortutako 2 pieza izango dira.
Tokiko proposamen aitagarrienen artean dagoz Janire Etxaberen Atxine, espazio bertikala eraldatzen dauen jantza esekiko piezea; Trapu Zaharraren komedia, La última y nos vamos! eta Mattalingo Alabak.
Euskaldunak parte-hartzaileen ia erdia dira aurton, tokiko eszenearen bizitasuna eta aniztasuna nabarmenduz. Hasieratik, Umore Azoka erreferente izan da Euskadiko sektorearentzat eta euskal konpainien nazinoartekotzearen bultzatzaile.
Jaialdia 28 eszenatoki izango ditu, horreetako batzuk barria: Udondoko Bulebarra eta Plaza Gorria, programazinoa ohikoak ez diran guneetara zabaltzeko eta publikoaren ibilbidea aberasteko. Era berean, San Juan Bautista plaza eta Euskal Etxeen plaza be berreskuratuko dira. Eszenografiaren berrantolaketa horrek irisgarritasuna hobetzea ezeze, kaleko artea Leioako puntu gehiagotara eroatea dau helburu.
600 proposamen baino gehiago jaso dira eta hiru kontinentetako konpainiak izango dira berton eta horri esker, Leioak beste behin be kaleko arteen epizentro bezela kokatzen dau haren burua, urtez urte hazten dabilen programazinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!