2025/05/15 .
Getxon. | JaiakSan Isidro, jaieguna Getxon
Udalak jakinarazo nahi dau bere bulegoak eta ganerako sail guztiak zarratuta egongo dirala. Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andrés Isasi Musika Eskolea be zarratuta egongo dira.
Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dabe, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira, erabilera anitzeko gelak ikasteko zabalduko dira, baldin eta okupauta ez badagoz eta ez da
sarrera-salmenta zerbitzurik egongo).
Getxo Kirolaken be ez ditue edegiko Fadura eta Gobelako jenearentzako arreta-bulegoak eta kiroldegiak jaiegun arrunt lez edegiko dira: 08:00etatik 21:30era.
Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 15:00etatik 18:00ak arte.
Bizkaia Zubiko Informazino gunea be edegita egongo da: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00retara.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!