Durango 'Plazara!' kalean

Bizkaie! 2025-05-09 08:30   Kulturea

Gaur, hilak 9, hasiko da Ezkurdi plazan.

Durangoko Udalak, tokiko alkarteekaz alkarlanean, maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Plazara! programearen laugarren edizinoa egingo dau. Herriko alkarteen eta boluntarioen lana ikusarazotea dau helburu, ekimena herriko plazetara eta kaleetara eroanez.

Halanda ze, udalak ekimen horren aldeko konpromisoa berretsi dau, Durangoko alkarte-sarearen aniztasuna eta aberastasuna sendotuz. Helburua argia da: herritarrengana hurreratzea hainbat personak interesik gabe ondoizate komunaren alde egiten daben lana.

Udaletik eskerrak eman nahi deutsegu Plazara! posible egiten daben alkarte eta boluntario guztiei. Proiektu horrek euren lana autortu eta herritarrengana hurreratzeko asmoz jaio zan. Urtez urte durangar guztientzako hainbat belaunaldien arteko topagune bihurtzen da. Herritar guztiak kalera ateretea eta Durangoko alkarte-sarearen aberastasuna ezagutzera konbidetan ditugu, adierazo dau Paule Sánchez Kultura zinegotziak.

Asteburuan, bederatzi alkarteek Ate Edegien Jardunaldietan parte hartuko dabe, Durangoko hainbat lekutan dobako jarduerak eskainiz, besteak beste, erakusketak, tailerrak, erakustaldi praktikoak eta kontzertuak.

Egitaraua

- Gaur, maiatzak 9: Ezkurdi plazan, 14:00etatik 18:00etara, DYAk bihotz-biriketako bizkortze (BBB) eta desfibriladore automatikoaren (DEA) erabilereari buruzko prestakuntza praktikoa emongo dau. Ondoren, 17:00etatik 19:00etara baita Ezkursi plazan be, Club Freeskatek patinaje erakustaldia eskainiko dau.

- Zapatua, maiatzak 10: Andra Mari inguruan, 10:00etatik 14:00etara, ondoko jarduera honeek egongo dira: Durangoko Pasiñue Alkartearen 30. urteurreneko erakusketea, Asebier Alkarteak atondutako umeentzako tailerrak, Vicente Zabalaren eskutik Kurutzeaga Bildumako liburuen katalogoaren erakusketea eta JAED alkartearen argazki erakusketea eta informazino mahaia. Minbiziaren Aurkako Alkarteak be haren informazino gunea izango dau. Madalena baseleizan, 12:00etatik 13:30era, Gerediaga Alkarteak dauen online dokumentazinoari buruzko azalpenak eta argazki erakusketea izango dira.

- Domeka, maiatzak 11: Minbiziaren Aurkako Alkarteak barriro be informazino mahaia jarriko dau Andra Marin, 12:00etatik 14:00etara. 19:00etan, Andra Mari eleizan, Durangoko Orfeoiak Antonio Vivaldiren Gloria kontzertua eskainiko dau.

Durangoko Udalak herritar guztiak konbidetan ditu Plazara! ekimenean parte-hartzera eta herriko alkarteen lana eta konpromisoa gertutik ezagutzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu