Habemus Papam: Leon XIV
2025-05-09 07:48 Pil-pileanRobert Prevost, AEBetako eta Peruko nazionalidadeak dituana.

Chicagon orain 69 urte jaiotako historian AEBetako lehenengo Aita Santua eta Agustinoa pozarren azaldu zan 20 minutuko berbaldian. Bergoglioren bidean jarraituko dauela iragarri eta herritarren ondoan egongo dala beti, bakea, zubiak eregitea eta alkarrizketea izango dituala ardatz nabarmendu eban.
Iparamerikarra izan arren, 14 urte egin ditu Perun, oso maitatua zan bertan eta Peruko nazionalidadea eban.
Oso azkar hautatu dau Konklabeak Aita Santua, 133 kardinal ziran botoa emoteko eskubidea ebenak eta 89rena jasotea nahikoa zan aurrera egiteko.
Aita Santu herrikoia izango da gidari eta bidea emonkorra izango dalakoan, aurrera Leon XIV.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!