Gerediagak Karlos Merinoren argazkiak erakutsi ditu lehenengoz
2025-05-08 13:33 KultureaMaiatzaren 10ean, Madalenako baseleizean.

Gerediagak beste urte batez parte hartuko dau Plazara! ekimenean. Alkarteak haren webgunean atondu eta erabilgarri jarri dauen Dokumentategia edegiko dau. Gaur egun alkarteak gordeta dituan eskuidazki, liburu, aldizkari eta argazkiak maileguan hartzeko aukerea be badau.
Dokumentategian bilaketeak zelan egin daitekezen azalpen praktiko baten ostean, 2024 urtean digitalizautako funtsetako baten argazkiak erakutsiko dira lehenengoz: Karlos Merino Martinez argazkilari durangarrarenak hain zuzen be.
Madalenako baseleizean izango da ekitaldia. Urtearen zati handi baten zarratuta egoten da eta alkarteak kultur ekitaldi txikietarako erabilerea emon nahi deutso.
Karlos Merinoren familiak Gerediaga Alkartean itxi ditu haren argazkiak: paperezko kopiak, diapositibak eta negatiboak. Durangoko Alde Zaharreko argazkiak nabarmentzen dira, baita durangarrak, jaiak eta atontzen ziran kirol ekitaldiak be. Karlos Merino mendizalea zan eta Durangaldeko mendien argazkiak eta familia argazkiak be azpimarratzekoak dira.
Karlos Merino Martinez
2023ko martiaren 18an hil zan Karlos Merino Martinez. 60ko eta 70eko harmarkadetako Durangoko egunerokoa islatu eban zuri-baltzeko argazkietan.
Bastidan jaiotakoa (1935), gaztetan heldu zan Durangora. 21 urtegaz argazkigintzean interesau zan. Ezkondu eta gero, tailerra egin eban etxean argazkilari lana martxan jarteko, baita dendea edebi Ermodo kalean 1968an be. 1973an zarratu eta itsasora lanean joan zan. Durangora bueltetan zanean, Zornotzako Argazkari dendean ezkontza-argazkilari modura lanean jarraitu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!