Ziomara Hormaetxek 'Lattice' mobimentuko lan performatiboa aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-05-07 11:10   Kulturea

Azkuna Zentroak produzidu dau.

Ziomara Hormaetxe.

Lattice fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealidade konbentzionala gainditzeko.

Gorputzaren eta teknologiaren arteko etenbako barriketaldian, pieza honek grabedadea esploretan dau, gorputza geruza askotan zeharkatzen dauen edonongo indar legez: fisikotik kuantikora, espazioa eta mobimentua esperimenteteak moduak konfigurauta.

Lanak bidaia bat proponiduten dau espazio birtualetan, multibertsoetan, errealidadearen geruza bakotxak existentziarako eta konexinorako aukera barriak edegiten ditu, gaur egungo narratibek gure errealidadea eraldatzeko dituen moduak zabalduz.

Egitura, bibrazino eta mobimentuak sortzen dituan ziurbakotasun-printzipioan errotutako alkarlaneko metodologia bat erabiliz, piezeak eszenografia bizia dau. Publikoa aukerazko espazio matematiko batean sartuko dau, munduak sortzen dituan eta, aldi berean, hareek sortzen daben matrize handi batean.

Gehiagotutako eszenografia bat da, obrarako ad hoc sortutako sistema algoritmiko bat, prozesuetan oinarritua eta denpora errealean errenderizatua, bideo-joko legez. Hori egiteko, programazino eta kodetze sortzaileko lengoaiak erabili dira amaibako ingurune eta aurresanezinetan, aukera eta konbinazino errepetiduezinak dituen munduetan sortzen diranak.

Emoitzea diziplina anitzeko lan bat da eta sorkuntza digitaleko teknika barriak buztartzen ditu teknika kuantiko ez-sekuentzial barriakaz.

Ziomara Hormaetxe Fernández

Gernikako koreografo eta jantzaria da, Artearen Historian lizentziaduna UPV/EHUn.

Jantza ikasi eban Nizako Sophia Antipolis Unibersidadean eta Canneseko Ecole Superieure de Dansen. Freelance ibili da hainbat urtetan prestakuntzea jaso ondoren; 2014an bere konpainia sortu eban, Ziomara Hormaetxe Company. Ordutik, proiektu artistikoak sortzen dabil koreografo eta interprete independentelez. Jantza eta teknologia barriak buztartzen jarraitzen dau, touchdesigner, New Media Artist, bideo interaktibo, Cinema 4D eta AAgaz egindako Artificial Life Scenography erabilten dituen artistakaz lankidetzan.

Ziomararen lanen artean nabarmendu beharrekoak dira Venezuelan biran egondako Symbiosis, eta Hego Koreako New Dance Festival jaialdian eta AEBetako Detroit City Danse Festival jaialdian estreinautako Biopiracy. Ahotsak lanean, Gernikako bonbardaketearen biktimen testigantzak batzen ditu eta Miarritzeko Le Temps D’Aimer la Danse jaialdian eta Parisko Le Etoile du Nord antzokian estreinau zan.

Interprete eta koreografo-lana irakasle-lanagaz buztartzen dau eta jantza garaikideko workshopak emon eta proposamen barriak sortzen ditu.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe.
  • Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thome.
  • Interpreteak: Ziomara Hormaetxe eta Beatriz de Paz.
  • Interactive media Artist, Inmersive-art, Touchdesigner, IA real time, interactive sensors, New Media artist: Paco Gramaje Girasomnis.
  • Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui.
  • Argiztapenaren diseinua: Gloria Montesinos (AAIV).
  • Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio.
  • Soinu-artistea: Miguel Marín Pavón.
  • Produkzinoa: Azkuna Zentroa, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology.
  • Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu