Jean Cassouren omenezko eskulturea zaharbarritu dabe
2025-05-07 08:58 KultureaBotika Zaharrean dago orain.

Zaharbarritu baino lehen.
Bernat Vidalek egindakoa, 2021ean erretirau eben ingurunea berrurbanizetako lanei ekin ahal izateko.
Zaharbarritu ondoren, Bilboko Udalak Botika Zaharrean jarri dau barriro be Jean Cassou idazlearen omenezko eskulturea. Deustun jaiotakoa, nahiz jatorriz Frantziakoa izan, Parisko Arte Modernoaren Museoko zuzendari izan zan.
Marmolezko pieza bakarra da eskulturea eta barrena–zuloen aztarnak dituan bloke tximurtsu batetik sortzen da. Eskulturea 1997an inaugurau eben. Bernat Vidal artista bilbotarraren lana da eta zaharbarritzeko eta birkokatzeko lanetan be parte hartu dau egileak.
Zaharberritzean ondok lanak egin ditue:
- Harrizko gainazal osoa eskuz garbitu (ura eta eskuila), material urratzailerik erabili barik.
- Kuboaren ertzetako bat zaharbarritu, kaltetuta baitzegoan.
- Kuboa eskuz leundu.
- Plakea aldatu, ugertuta, herdoilak janda egoalako eta tipografiaren zati bat galdu baitzeban.
- Hasieran, eskultura parterre batean egoan, Botika Zaharreko patinaje-pistetatik gertu, Euskalduna zubiaren ondoan. 2021ean, Udalak kendu egin eban pasealekua bidegorria handitzeko eta sarbideak hobetzeko berrurbanizazino-obren eraginez kalterik ez izateko.
Ingurua berrurbanizau ondoren, eskulturea jarri dabe, pasealekuan dagoan parterre batean, Euskalduna zubiaren eta IMQren klinikearen artean.
Eskulturea hobeto ikusteko moduko lekuan jartearren eta konserbazio-lanak erraztearren, artisteak berak proponiuta, 20 zentimetro gorago jarri da eta Markinako marmolezko zenbait bloke jarri deutsee inguruan, blokea naturatik sortzen dalakoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!