Zazpi film labur Kimuak 2025 katalogoan
2025-05-07 07:55 ZinemeaDanera, 41 proposamen aurkeztu dira.

28. Kimuak programearen deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2025 urteko katalogoa osotzeko:
- Dicen que tu padre (Aitor Abio).
- El regalo (Lara Izagirre).
- Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz).
- Habana industrial (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia).
- La mancha del jaguar (Ricardo del Conde).
- Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti).
- Sueños de viernes (Harrotu Ileak kolektiboa).
Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez atontzen dan programeak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea dau helburu. Urtero lez, euskal film laburren hautaketea nazinoarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bialduko dira.
- Aurtongo batzordea ondoko honeek osotu dabe:
- Aitor Oñederra, Animadeba, Debako Animazino Zinemearen Nazinoarteko Jaialdiaren fundatzailea eta zuzendaria, irakaslea da EHUko Arte Ederren Fakultadean eta arte eszeniko, zinematografiko eta musikaletarako animazinoen sortzailea. Ikus-entzunezko hainbat lan zuzendu ditu, horreen artean I Said I Would Never Talk About Politics (2015) eta Ur azpian lore (2021) film laburrak, Kimuak katalogoan aukeratuak.
- Alejandra Trelles, Uruguaiko Zinematekako zuzendari artistikoa eta Uruguaiko Nazinoarteko Zinemaldiko zuzendaria da. Itzultzailea eta irakaslea, kultur kazetari eta zinema kritikari bezela kolaboretan dau Uruguaiko Brecha astekarian eta La Diaria egunkarian. Haren herrialdeko Irrati Nazinonaleko Serendipia saioan zutabegilea da eta irrati eta telebistako hainbat kultur saiotan kolaboretan dau. Galiziako Cineuropa Nazioarteko Jaialdiko (Santiago de Compostela) eta Festival de Cine a Pedal (Nigrán) ekitaldietako programatzailea be bada.
- María Juárez Directed by Women Spain jaialdiko zuzendaria da. Kultur kudeatzailea, programatzailea eta zinema jaialdietako eta ekitaldi artistikoetako produkzino-koordinatzailea da. Iberseries & Platino Industria, Alcine–Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdia, Emergente! CineLab, MAFIZ – Malagako Zinemaldia, Torino Film Lab eta Rizoma Festival ekimenetan lana egin dau. Egun DocumentaMadrid, Nazinoarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko logistika arduraduna da, baita Matriz, Madrilgo Zinema Jaialdien Sareko zuzendaritza batzordeko kidea be.
Kimuak 2024 katalogoak fikzinoa, ez-fikzinoa, entsegua, dokumentala eta animazinoa jasotzen ditu. Filmetako bi euskera hutsean eginak dagoz, beste bat euskeraz, gaztelaniaz eta marokoar darijaz, eta lauk gaztelania dabe hizkuntza nagusi. Zazpi film laburretatik hiru emakumeek zuzendu ditue eta beste bat talde misto batek egin dau. Aukeratutako izenburuetako egile bien lehen edo bigarren lanak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!