Bilboko kanposantua zinema agertoki bihurtuko da

Bizkaie! 2025-05-06 13:40   Zinemea

Film Laburren II. Lehiaketeari esker.

Alvaro Gordejuela, Cristina Ezquerra, Eva Argote eta Alvaro Perez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko kanposantua zinema-agertoki bihurtuko da barriz be maiatzaren 16ko asteburuan, Bilbao Zerbitzuakek 2024 kultura-agendearen barruan atondu dauen Film Laburren II. Lehiaketeari esker.

Egitasmoa, maiatzaren 16ko 12:00etatik maiatzaren 18ko 17:00etara izango da. Helburua kanposantuko filmaketa-espazioak ezagutarazotea eta zinemearen bidez sustatzea da.

Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak prentsaurrekoan adierazo dauanez: kanposantua uriaren isla da; bakegunea, istorio garrantzitsuak dituana. Oraintsu, parte-hartzaileek aurkezten dituen ikus-entzunezko kontakizunen parte izango da. Film laburren istorioak kanposantuko errealidadea normalizetan eta eguneroko bizitzean integretan lagundu beharko dau.

Parte hartu nahi daben taldeek, gehienez 5 lagunek, maiatzaren 15era arte emon ahal izango dabe izena Bilbao Zerbitzuak web orrian, ganera, lehiaketearen oinarriak bertan konsultau daitekez. Film laburrak euskeraz, gaztelaniaz edo elebidunak izan daitekez eta maiatzaren 29ko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira info@zbk.bilbao.eus helbidera bialduz.

Lehiaketearen bigarren edizino honetan, epaimahaia Alvaro Perez zinegotziak osotuko dau, Bilbao Zerbitzuaken presidente bezela, baita kulturearen eta zinemearen munduko profesionalek be: Alvaro Gordejuela, Eva Argote eta Cristina Ezquerra. Halanda ze, horreek erabagiko dabe, talde parte-hartzaileen artean, erakutsiko diran 20 obrak.

Sariak

Igaz lez, lehiaketeak 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria izango ditu. Horreezaz gan, 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzat, accesit bat emongo jake Gazte Zuzendaritza onenari eta beste bat herritarrek gehien bozkautako obreari. Sari biak 200 eurokoak izango dira eta ekitaldi publikoan banatuko dira, bagilaren 6an, arratsaldeko 19:00retan.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak enpresearen jaubetzakoak izango dira eta arte bildumearen parte izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu