Chillida Lekuk Pilar Belzunceren erakusketea hartuko dau
2025-05-06 10:18 KultureaEduardo Chillidaren emaztea orain dala 100 urte jaio zan.

Aurton 100 urte beteko dira Pilar Belzunce jaio zanetik, Eduardo Chillidaren emaztea eta haren bizitzean eta ibilbide artistikoan kakoa izan zana. Efemeride hori ospatzeko, Chillida Lekuk erakusketea inaugurauko dau bagilaren 5ean. Zabalaga Baserriko 5. Aretoan, Eduardo Chillidak Pilarri eta haren zortzi seme-alabei buruz egindako erretratuen bidez. Halanda ze, garaiari aurrea hartzeko gai izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoko ditu erakusketeak.
Testuinguru horretan, Pilar Belzunceren figurea haren bizipenegaz lotzen diran argazki eta objektuen aukeraketea batetik abiatuta eregiten da, memoriaz, egunerokotasunez eta pasadizoz betetako zatien bidez hain zuzen be. Ganera, eskultura eta margolan txikiak batzen ditu.
Artelan bildumean Eduardo Chillidak egindako figuren marrazkiak be egongo dira, horreetako asko inoiz erakutsi ez diranak eta familia-eremukoak. Estela Solana Chillida Lekuko erakusketen arduradunak adierazo dauanez: horreen bitartez, Chillidak tolesturarekiko eta mugarekiko lilurea adierazoten dau. Marraztu eta itxurabakotu egiten dau lerroa espazioa bezain garrantzitsua eginez; tintaz, arkatzez, azkar, trazauta edo itzaleztatutako marrazkiek, baita autoerretratuek be, Eduardo Chillidaren alderdi ez oso ezaguna erakusten dabe.
Horreetan, artistea Pilar Belzunceren uleko uginekaz entreteniduten da edo haren profila txikiagotzen dau, personaia lotiak irudikatuz, non gorpuztasuna ez dagoan presente, marrazkiaren muga bakarrik, batzuetan paisaia edo mendi bihurtzen dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!