'Gernika. Memoriaren lekuko' liburuxkea argitaratu dabe
2025-05-06 09:11 KultureaIrakurri doban hemen.

Daborduko eskuragarri dagoan Gernika. Memoriaren lekuko liburuxkea, izen bereko plataformak sortutakoa da. Halanda ze, maiatzaren 3an argia ikusi dau Gernikako bonbardaketearen 88. urteurreneko egitarauaren azken ekimenean, Estepan Urkiaga Lauaxetaren jaiotzearen 120. urteurrenaren testuinguruan egindako ekitaldian.
Auzolanean egina, autoproduziduta eta autofinantzatua izan da, sekulako lan kolektiboari esker. Tresnea izateko bokazinoagaz jaioa, Gernika eta haren memoria plazaratzeko bildumea da, euskeraz, gazteleraz eta frantsesez idatzia. Argazkiak erantsi deutsee narratibeari, batez be, Gernika Batzordearen artxibategi historikotik jasoak.
Alkarteak ondokoa adierazo dau: Gernika memoria leku eta lekuko. Horixe da gure izateko arrazoi. Egia, autortzea, justizia, alkartasuna eta askatasunerako sukarra. Nondik gatozen ezagutzea ezinbestekoa dalako gaurko errealidadea interpretau eta biharko eguna eregiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!