Elez 25 Lehiaketea: narrazino laburrak Meatzaldean

Bizkaie! 2025-05-05 11:03   Kulturea

Ahozko Literatura Sari Berezia sortu dabe edizino honetarako.



Meatzaldeko Elez Lehiaketak 25. edizinoa da eta horregaitik, aurten bestelako hainbat kultur ekitaldi atondu ditue ditue txapelketearen inguruan, berbarako, Ahozko Literatura Sari Berezia sortu dabe edizino honetarako, eskualdeko sei euskaltegietako eta bost ikastetxetako ikasleen artean egitekoa: gehienez bost minutuko lanak aurkeztu beharko ditue parte hartzaileek, gai eta formatu librean (podcasta, poesia, bakarrizketea...). Maiatzaren 13an izango dabe lehiaketarako ideak hartzeko aukerea, saioa izango baitabe Benetan Zabiz? podcasteko Malen Altuna eta Aitziber Grados esatariakaz, Muskizko Meatzari Aretoan.

Bitartean, Meatzaldeko AEKn betiko martxan ari dira gehienez mila hitzeko narrazio laburrak jasotzen (epea maiatzaren 14an bukatuko da). Izan ere, duela hilabete hasi zen edizio berezi honen programazioa: martiaren 26an, Joseba Sarrionandia idazlearen bisita izan eben, Ortuellako Kultur Etxean, Meatzaldeko Irakurzale Klubagaz batera atondutako saioan Kolosala izango da liburuari buruz berba egiteko. Maiatzaren 14an, barriz, ekitaldi musikatua izango dabe eskualdeko Maren musikariagaz (Qué Lástima diskoa kaleratu barri du), Abanto-Zierbenako Ekoetxean. Eta sariak banatzeko ekitaldia bagilaren 5ean egingo dabe, Trapagarango Olaso Jauregian. Orduan jakingo da nork jasoko dituan Argizaiola Sari Nagusia, Meatzaldeko Lehen eta Bigarren Sariak, Ikasleen Lehen eta Bigarren Sariak eta aurten sortutako Ahozko Literatura Sari Berezia. Jai eta kultur giroan amaitzeko Mikel Martinezen Hamalau antzerki ikuskizunaz disfrutauko dabe bertaratzen diranek.

Elez Lehiaketea

Meatzaldeko AEKk atontzen dau eta Axola Euskera Alkarteak eta eskualdeko udal euskaltegiek be bultzatzen dabe. 2021ean, beharrizan batek eragin eban, eskualdeko euskaltegietako hainbat irakaslek hutsunea igarri ebelako ikasleakaz idazketea lantzeko. Mintzamenaga konparauta gitxi bultzatzen zalakoan, ikasleen arteko idazlan lehiaketea sortzea erabagi eta urte haretan ekin jakon ekimenari. Meatzaldeko udalek be (Muskiz, Abanto-Zierbena, Urtuella eta Trapagaran) berehala agertu eben lehiaketea sustatuz parte hartzeko borondatea eta orudtik ez dau etenik izan, ezta pandemia sasoian be.

Hasieran, Meatzaldeko Narrazino Laburren Lehiaketea izena jarri eutsen; aurrerago, Meatzaldeko Izkribuen Lehiaketea baina 2013. urtean Elez izena jarri eutsen, Argizaiola Sari Nagusia sortzeaz batera. Sariketeakarlo bi sukaz: Meatzaldeko euskaltegietako eta institutuetako ikasleek bakarrik parte hartzekoa; bestetik, euskeraz idazteko kapaz dan edozeinentzako, eskualdekoa izan zein ez; eta Sari Nagusia edozeinek irabazi leike.

Nabarmentzekoa da ibilbide literario honetan egindako 24 edizinoetan, ia bi mila lagunek parte hartu dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu