Marmitakotrapbandeak SGAE Fundazinoa Saria irabazi dau Bilboko V. Villasound jaialdian
2025-05-05 08:06 MusikeaUri-musikea lantzen dauen laukote bizkaitarra saritu dabe.

SGAE Fundazinoak, Lurralde Kontseiluaren bitartez, SGAE Fundazinoa Euskadi Saria emon deutso Bilborocken Marmitakotrapbanda urban/rap laukoteari, V. Villasound Bilbaoren amaiera ekitaldian. Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren Fundazinoak Villasound musika-programan parte hartzen dauen lehen aldia da, berau, genero eta diziplina garaikide guztietako tokiko talde eta bakarlari gazteak sustatzeko Bilboko Udalak martxan jarritakoa. Udagoienean, Marmitakotrapbandeak Bilboko Campos Eliseos antzokian joko dau Bilbo Beat ekimenaren bigarren edizinoan, uri-musikeari eskainitako bestelako jardunaldi batean, orduan, aurredaribaten zuzendaritzapean: La Basu.
Helburu nagusia sortzen dagozan taldeei balioa emotea da, askotan ez baitabe beren artea erakusteko beharrezko plataformarik. Gurean uri-musikea indarra hartzen badago be, ikusgarritasun-erronkak ditu oraindino. Ekimen honen bitartez, SGAE Fundazimoak errepertorio hau zabaltzen lagundu eta talentuen kalidade artistikoa nabarmendu nahi dau, genero honetan ohikoak ez diran eszenatokietara eroanez, Campos Eliseos Antzokira, esaterako. Holan, musika-industria horretan ingurune inklusiboagoa eta bidezkoagoa sustatu nahi dau.
II. Bilbo Beat 2025 edizinoak, udagoienean, bere aurreko erronkea gainditu nahi dau, holan ikusleen zein protagonisten aldetik. Hori dala eta, sektoreko profesional nabarmenek parte hartuko dabe (koreografo, produktore eta beste aditu batzuk), eta Marmitakotrapbandeak zein dagoeneko finkatutako beste artista batek amaierea emongo deutse jardunaldi horri zuzeneko kontzertu bategaz. Sortzen dagozan eta euskeraz rapeetan daben generoko musikarien (Marmitakotrapbandea) emonaldia sustatzeko arratsaldea, hain zuzen be; bide batez, emakumezko artista bat talde nagusi legez izango da, diziplina honetan nagusitzen diran emakumeei indarra emoteko.
Marmitakotrapband
Urban/rap laukote honek estiloen buztarketea planteetan dau, bai estudioan, bai zuzenekoan be. Hiru zutabek eusten deutse bere ibilbide artistiko hasibarriari: uriko musikako soinuek, zuzenekoen magiak eta bere kideen sustrai euskalduneklektikoek. Taldearen eraginen artean Ca7riel, Paco Amoroso, Vinocio, Caliope Family edo Dano ako artista dagoz.
Guillermo Cabrales abeslaria, Iñigo Tellaetxe bajua, Aitor Brochado bateria eta Johny tekladuetan osotzen dabe laukotea. Guztiak eskarmentuagaz, benetan gazteak izan arren, beste musika-proiektu batzuetan parte hartzen baitabe. Inguruko musikari eta artistakaz kolaboretan dabe, sarritan.
Taldearen istorioa 2023an hasi zan baina indarra 2024an hartu eban, egiletzara salto egitea erabagi ebenean. Urte honen hasieran lehen EPa kaleratu eben: Marmitako. Debut lanaren aurrerapen lez, ZerZerZer kantua argitaratu eben, bideo liriko honegaz batera. Eta joan dan apirilaren 12an Zesatek estreinau eben, bigarren singlea, hain zuzen be.
La Basu
Zuzendari artistiko bezela Elena Caballero dogu, La Basu, gure inguruko raparen aurrendaria. 90eko hamarkadako amaieran Jungla Urbana emakumez osotutako taldea bultzatu ebanetik hamarkadak igaro dira etenbako ibilbide musikala jorratuz.
Haren lehen album profesionala 2015ekoa da Aire es Vida lelopean. Ondoren, Izotz Erregina EPa (2016) etorri zan eta, horregaz, euskera hutsezko rap disko bat argitaratu eban munduko lehen emakumea, hain zuzen be. Ordutik Ni naiz izotz erregina (2017) diskoa; eta Gerra (2019) diskoak kaleratu ditu; baita Lurralde Komanxe (2023) izenekoa be, estilo ugari nahasten dituan lana, Fermin Muguruza, Arianna Puello (Dominikar Errepublika), Dinamiin (Palestina), Naturaleza Suprema (Kolonbia) edo Masta Quba (Mexiko) lako artisten laguntzeagaz argitaratu dauen lana.
Fermin Muguruza beragaz honen 40. urteurren-biran ibili izan da, bide batez, pasa dan apirilaren 24an, Londresen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!