Euskal konpainiek bost hautagaitza lortu ditue Max Sarietan
2025-05-02 08:07 KultureaMarie de Jongh, Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroak.

Hiru euskal konpainia izango dira aurtongo Max Sarietako edizinoan, Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza hain zuzen be. Guztira, bost izentapen jaso ditue beste horrenbeste kategorietan. Ekitaldia, bagilaren 16an izango da, Iruñeko Gayarre Antzokian.
- Mr. Bo (Marie de Jongh): Ume, Gazte edo Familientzako Ikuskizun Onenaren Saria eta Jantzien Diseinu Onenaren Saria.
- Del color de la leche/Esnearen kolorekoa (Tanttaka Teatroa): Antzerki Ikuskizun Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren (Aitziber Garmendia) Sariak.
- Euskorleans (Kukai Dantza): Kale Ikuskizun Onenaren Saria.
Bestalde, izentapen gehien jaso dituenen artean, Casting Lear eta El día del Watusi dagoz, launa bakotxa. Horreezaz gan, Juan Margallo eta Petra Martinezek Ohorezko Max Sariak jasoko ditue eta izera sozialeko edo amateur saria, Ignacio Aranguren eta Vicente Galbeterentzat izango da, Navarro Villoslada Institutuko Antzerki Eskola Tailerrean egindako lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!