'Kayara. Inka gerraria' filma, ikusgai

Bizkaie! 2025-04-30 08:19   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Kayara. Inka gerraria filma gaur, hilak 30, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film perutarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun seigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzean euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Chasqui, inka gazte bat, mezularien lanaren zalea da. Inken Inperioan zehar mezuak eroateaz arduretan dan gizon talde esklusibo horregaz bat egitea dau ames. Genero-arau zorrotzei eta haren gizarteko tradizinoei aurre eginez, Chasquik espektatiben kontra burrukauko dau.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Biteri Kultur Etxea (Hernani), Golem Alhondiga (Bilbao), Cine Ikusgarri (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Niessen (Errenteria) eta Getxo Zinemak (Getxo).

Aurrerago, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu