'Magiaren Topaketak', Otxarkoaga eta Txurdinagan
2025-04-29 10:17 KultureaMaiatzaren 2tik 31ra izango da.
Bilboko Udalak 21. Magiaren Topaketak jarriko dau martxan datorren barikuak, maiatzak 2. Topaketak edade guztietako personei zuzendutako programazinoa aurkezten dau.
Aurton dozena bat artistak parte hartuko dabe, esaterako: ibilbide profesional handikoak (Imanol Ituiño, Tor Magoa eta Txoborro Magoa) eta edizino honetan estreinatuko diranak (Peio Rivas, María Arandia eta Alain Zulaika). Lau Bilbokoak eta Bizkaikoak dira, beste bost Euskal Herrikoak eta beste hiru Galizia, Katalunia eta Valentziako Erkidegokoak.
Magiaren Topaketak maiatzaren 31ra arte egingo da ohiko egoitzetan, Otxarkoagako Udaltegian eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazean. Danera, 11 emonaldi izango dira eta horreei erakusketea gehituko jake. Aurtongo programazinoak erabateko estreinaldi bi izango ditu: Naipes y barajas, los utensilios mágicos más usados erakusketea (maiatzaren 2tik 31ra) eta Entre naipes y misterios, un viaje cartomágico hitzaldi-ikuskizuna (maiatzaren 15ean), biak Otxarkoagan. Ganera, Euskadin estreinaldiak izango dira El loco show (maiatzaren 9an, Udaltegian), 30 años de Struc (maiatzaren 24an) eta Don Gelati (maiatzaren 25ean) ikuskizunak, biak Txurdinagan.
Aurtongo edizinoan, euskerazko ikuskizunak bitik laura igo dira tokiko mago gazteen parte-hartzeari esker: Botila barneko aztiak eta beste hainbat istorio (maiatzaren 8an), Amarru (maiatzaren 14an), Freakshow (maiatzaren 23an) eta Magia zaparrada (maiatzaren 24an). Elebidunak bi izango dira: Naipes y barajas, los utensilios mágicos más usados (maiatzaren 2tik 31ra) eta Magia eta mirariak (maiatzaren 7an). Ganerakoak gaztelaniaz dira, eta bat, testu bakoa.
Maiatzaren 3, 7, 8 eta 9ko emonaldiak doban izan arren, konbita beharko da. Otxarkoagako Udaltegian hartu ahal izango dira egun horreetan berton, 18:00etatik aurrera.
Nabarmentzekoa da Manolo Costaren eta Mindanguilloren El loco show ikuskizunak, maiatzaren 9an, FISM irabazi ebala. FISM nazinoarteko erakundea da eta mundu osoko dozenaka klub eta federazino nazinonal eta internazinonal koordinateaz arduretan da. Federazinoak konferentzia bat atontzen dau hiru urtean behin, eta, bertan, Munduko Magia Txapelketa egiten da; magiako txapeldun nazinonalak eta kontinentalak hainbat kategoriatan lehiatzen dira. Kasu honetan, bikote horrek Europako FISM txapelketa irabazi eban, eszenako magia modalidadean. Ganera, magia komikoaren txapeldunak dira Estaduan.
Programazinoa Otxarkoagako Udaltegian
- Maiatzak 3, zapatua. 19:00retan: Ver para creer. Peio Rivas.
- Maiatzak 7, eguaztena. 19:00retan: Magia eta mirariak. Maria Arandia.
- Maiatzak 8, eguena. 19:00retan: Botila barneko aztia eta beste hainbat istorio. Imanol Ituño.
- Maiatzak 9, barikua. 19:00retan: Fism a escena: El loco show. Manolo Costa eta Mindanguillo.
- Maiatzak 14, eguaztena. 18:00etan: Amarru. Tor Magoa. Otxarkoagako Udal Liburutegiagaz lankidetzean.
- Maiatzak 15, eguena. 19:00retan: hitzaldia: Entre naipes y misterios, un viaje cartomágico. David Blanco.
Programazinoa Garai Lorategiak plazea (Txurdinagan)
- Maiatzak 23, barikua. 18:30ean: Freakshow. Tor & Txoborro Magoak.
- Maiatzak 24, zapatua: 13:00etan: Magia zaparrada. Alain Zulaika.
- Maiatzak 24, zapatua: 18:30ean: 30 años de Struc. Struc.
- Maiatzak 24, zapatua: 21:30ean: Las apariencias enMAGIAn. Pedro III Ilusinista.
- Maiatzak 25, domeka: 13:00etan: Don Gelati. Dani Garcia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!