2025/05/08 09:30
Bilbon, DOK Bilbao Berrikuntza Faktorian. | Jardunaldiak'Euskal kulturea harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun'
Irakasleak eta hezitzaileak, euskal kulturearen transmisinoaren giltzarri, Loraldia Eskolearen 3. topaketan.
Hezkuntzea eta euskal kulturea buztartzeko tresnak, irakasle eta hezitzaileentzako formazinoak, baliabideak eta praktika onak aurkeztuko dira, euskal kulturearen transmisinoa eguneroko jardun pedagogikoan txertatzeko.
Saretze eta alkarlan gunea izango da hezkuntza-komunidadeko kideen eta kultur eragileen artekoa, esperientziak konopartidu eta ikuspegiak eregiteko aukerea eskainiz.
Etorkizunari begira, begirada estrategikoa, erronkei aurre egiteko gogoeta partekatua sustatuko da eta ume eta gazteakaz euskerea eta euskal kulture konektetako bideak proponiduko dira.
Informazino gehiago eta izena emotea hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!