Badator 'Musika dibertigarria da - La música me divierte' zikloa

Bizkaie! 2025-04-28 07:25   Musikea

Maiatzaren 3tik 30era, Bertendona Institutuan.

Bilboko Udalak Musika dibertigarria da - La música me divierte kontzertu didaktikoen zikloa atondu dau. Musikearen arloan publiko barriak sortzera bideratuta dago, kulturearen sostengu eta garapenerako oinarrizko elementu bezela. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da.

Kontzertu guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Maiatzaren 2, 9, 15, 16, 23 eta 30ean izango dira. Guztiak 19:00retan hasiko dira, maiatzaren 2koa eta 15ekoa izan ezik, horreek 18:30etan hasiko dira-eta. Kontzertu bi horreek, batez be umeei eta familiei zuzenduta dagoz eta maiatzaren 2koa euskeraz egingo da.

Maiatzaren 2rako eta 15erako programautako ikuskizunak doban izango dira. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da, hemen.

Programea

  • Maiatzak 2, barikua, 18:30etan. Txalaparta hutsa - hutsun. Umeak eta familiak. Euskeraz. Anai Gambra Uriz eta Mikel Urrutia.
  • Maiatzak 9, barikua, 19:00retan. Chorinho. Dom Oliveira, mandolina eta cavaquinho; Hugo Silveira, gitarrea; Daniel Bordonaba, perkusinoa.
  • Maiatzak 15, eguena, 18:30etan. Los niños y niñas cuentan y cantan... La Flauta Mágica. Umeak eta familiak. Kodaly Musika Eskolea.
  • Maiatzak 16, barikua, 19:00retan. Backstage Cuarteto Lírico - El Retorno. Alberto Núñez, tenorra; Adhara Martínez, mezzosopranoa; Jesús Zaballa, baritonoa; Giorgina Barrios, pianistea.
  • Maiatzak 23, barikua, 19:00retan. Compañía de danza Yugen - Breaking Beethoven. Barbara Arrieta, Iñaki López Mielgo, Sara Luquero eta Emil Otsoa. Koldo Belloso, ikus-entzunezkoak.
  • Maiatzak 30, barikua, 19:00retan. Tanguedia Ensemble - Astor Piazzillari autortzea. Ivan Casado biolontxeloa, Joana Otxoa de Alaiza pianoa, Naiara De La Puente akordeoia eta Victor Parra biolinea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu