BOSen grebea dala-eta, 'Mari-Eli' ikuskizuna kili-kolo

Bizkaie! 2025-04-25 13:32   Kulturea

Ikuskizun biak, apirilaren 1ean eta maiatzaren 30ean dagoz programauta.

Bilboko Arriaga Antzokiak Mari-Eli zarzuelearen ikuskizunetara joango dan publikoari jakinarazoten deutso produkzino horretan parte hartzen dauen Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) orkestrako enpresa batzordeak grebarako deia egin dauela. Antzokiak ez dau grebeagaz ezelako zerikusirik, baina deialdia bat dator Arriaga Antzokian eskaintzen diran ikuskizun biekaz.

Deialdian jasoten danaren arabera, greban lan-ixte partzial bi egingo ditue: 2025eko apirilaren 30ean, 20:00etatik aurrera eta 2025eko maiatzaren 1ean, 19:30etik aurrera, hurranez hurran.

Horren arabera, Mari-Eli zarzuelearen kalidade artistikoari eragingo deutse. Halanda be, Arriaga Antzokiak jakinarazo nahi dau, euren borondateagaz ezelako zerikusirik ez dauen egoera horren aurrean, eskura dituan baliabide guztiak jarriko dituala zarzuelearen ikuskizun biak baldintza onenetan eskaintzeko. Edozein kasutan, sarrerak itzultzeko ondoko politika hau jarraituko dabe:

  • Arriaga Antzokiak erositako sarrerak itzultzeko aukera emongo dau, ikuskizuna hasi aurretik bueltetan badira. Sarrerak Internet bidez erosi dituenek antzokiagaz hartu-emonetan jarri behar dira informacion@teatroarriaga.eus helbide elektronikoaren bidez. Leihatilan erosi zituenen kasuan, leihatilan itzuliko jake.
  • Antzokira joaten diran ikusleen kasuan, azkenean deitutako lan-ixteak egiten badira, baina ikuskizun osoa eskaintzen bada, Arriaga Antzokiak sarreren zenbatekoa itzuliko deutsee orkestrearen geldialdiaren hasieran aretotik urten eta txarteldegian itzultzea eskatzen dabenei. Antzokiko leihatilan egingo da itzultze hori.
  • Ikuskizuna bertan behera geratzen bada, Arriaga Antzokiak sarreren zenbatekoa bueltauko deutse guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu