Karra Elejalde eta Belen Cuesta, protagonista Balmasedan
2025-04-25 08:15 ZinemeaMariano Barrosoren El niño filmari esker.

El niño film luzea grabetan dabilen lantaldea Balmasedan dabil haren eszena batzuetarako. Mariano Barrosok zuzenduta, Karra Elejalde eta Belen Cuesta ditu protagonista.
Aukeratutako eszenatokiak Hedegile auzoa, Hilerria kalea eta kanposantua bera dira. Gune horreetan aldizkako trafiko-etenak eta oinezkoen kontrola suertauko dira, orain hilabete batzuk San Severino plazan Sacamantecas (David Perez Sañudo, 2026) grabazinoan pasau zan bezela.
1980. hamarkadan girotutako produkzinoa da, halanda ze, garaiko autoak ikusi ahal izango dira. Beraz, aparkalekuak mugatu egingo dira aitatutako eremuetan.
Fernando Aranbururen El niño liburuan oinarrituta dago eta Netflixek produziduko dau.
Udaleko arduradunek ondokoa adierazo dabe: grabazino hau parebakoa da milaka personari Balmaseda erakusteko.
Datak
- Hedegile auzoa eta Hilerria kalea: apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, egun osoan zehar.
- Kanposantua: apirilaren 28, 29 eta 30ean, egun osoan zehar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!