Prototipoak Bilbao Jaialdia, maiatzaren 27tik 31ra arte
2025-04-24 13:07 erakusketakBilboko Azkuna Zentroan.
Prototipoak Bilbao, Azkuna Zentroaren Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Bienala alkargunea da hainbat ikuspegi eta jatorritik kultura garaikidea esperimentetako. Artea zentzumen guztiakaz ikusi eta biziteko forma ugari proponiduten ditue, hartu-emonak, ezagutzak, akorduak eta bizipenak partekatuz.
Maiatzeko azken astean egongo da ikusgai, baina Prototipoak Bilbao hilebete batzuk lehenago hasten da. Proiektu batzuek bienalaren aurreko edizinoan be izaten dabe sorburu; bitartean hazten, aldatzen eta egokitzen joaten dira Azkuna Zentrora eta urira.
Proposamen gehienak site-specificak dira; horreen bidez artistek publikoa konbidetan dabe munduagaz eta natureagaz hartu-emon sentikorrak izatera, enpatia, harridura, jakin-mink, arroztasun, urduritasun, desio, zentzumen eta bestelakoetatik abiatuta. Lanek arte-diziplinen mugak gainditu eta zabaltzen ditue, ekintza performatiboen, antzerkiaren, argazkigintzearen eta arte bisualen bidez.
2025eko Bienalak, ondoko artista honeen proiektuak hartuko ditu: Luz Broto, Christian Fernandez Miron, Orangconsong, Dimitri De Perrot, Ça Marche, Chiharu Shiota, Lore Stessel, Hanna Tuulikki eta Hector Zamora.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!