2025/04/27 19:00

Durangoko San Agustin Kulturgunean. | Antzerkia

'Ainara de Gernika. De las garras del águila al nido del cóndor.'

19:00

1937ko apirilaren 26ko arratsaldeko laurak eta hogeian Ainararen etxeak eztanda egin eban. Astelehena zan, azoka eguna Gernikan.

Ainara de Gernika benetako jazoeretan oinarritutako fikzinoa da. Testigantza ugariz osotua da, besteak beste, dokumentuen azterketa, ikerketa historiko eta soziologikoak, euskal familien ondorengoakaz izandako alkarrizketak eta bizirik geratu ziranen lekukotzak. Bonbardaketea izan zanean hamabi urte zituan emakume batek kontetan dau istorioa. Orduko jazoerak gogoratzen ditu Gernikan bere familiagaz bizi zan orduko neskato baten begiradatik.

  • Ikuskizuna Anael Bazterrica euskal jatorriko aktorearen proiektu personala da. Anael  Uruguaiko El Galpón Antzerki Erakundeko kidea da. Aurten 75 urte beteko ditu El Galpónek, Latinoamerikako Antzoki Independente zaharrena dalarik.
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Sandra Massera.

Uruguaygaz senidetzearen barruan programautako saioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu