25.136 bisitari jaso ditu Aste Santuan Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2025-04-23 10:46   Kulturea

Aurreko urtean baino 1.995 persona gehiago.

Argazkia: @museoguggenheim. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aste Santuan, ostegunetik astelehenera, 25.136 lagun ian dira Guggenheim Bilbao Museoan; halanda ze, 2024an baino 1.995 persona gehiago. Egunero jasotako bisitarien bataz bestekoa 5.027 personakoa izan da, baina kopurua 5.600 pertsonara doa egunettik domekara bitarteko bisitak bakarrik kontuan hartuta. Bisitari gehien jaso dituan eguna domeka izan da, 6.088 lagunekaz.

Bisitarien jatorri geografikoari jagokonez, % 60 atzerritik heldu dira, batez be, ondokoetatik: Frantzia  (% 13), Alemania (% 7), Erresuma Batua (% 7), Italia (% 6) eta Herbeheerak (% 4). Estadutik etorritakoei jagokenez, ugarienak izan dira kataluniarrak (% 8), madrildarrak (% 7) eta EAEkoak (% 7).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu