Apirilaren 26an Sestaon izango da 87. Sketchcrawla
2025-04-23 10:14 KultureaEuskal Herria Sketchcrawl taldearen deialdiari erantzunez.

Euskal Herria SketchCrawl taldearen deialdiak 30 marrazkilari batuko ditu Sestaon euren koadernoetan herriaren nortasuna islatzeko. 87. sketchcrawla izango da Ezkerraldeko herri honetan egingo dabena, aurrekoa urtarrilean Hendaian egon eta gero eta Mutrikukoa, garagarrilean, Leitzakoa, urrian eta Danapaleukoa, urtarrilean, zain dagozan bitartean, izan be, hori da 2011an martxan jarritako taldearen ezaugarrietako bat, herrialdez herrialde mobiduten dala nazinoarteko hitzorduari jarraituz.
Sestaoko edertasuna ez da nabarmentzen lehenengo begiradan. Esan daiteke postalik bako herria dala. Baina bere uri egituran badagoz marrazteko interesgarriak diran txokoak eta eraikinak. Marrazkilariari ahalegin gehigarri bat eskatzen deutsenakk, agirikoa ez dan erakargarritasuna irudian islatzeko. Batez be industriak izan dauen garrantzia islatzen dabenak. Horregaitik lehenengo puntua labe garaia izango da, ezinbestekoa baita azpiegitura horren eragina kontuan hartzea Bizkaiko garapen ekonomiko, soziala eta demografikoa ulertzeko.
Sketchcrawla mundu mailako deialdia da eta txoko askotatik lotzen gara nazinoarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko bazter guztietara zabalduz eta txoko oso ezbardinetan egindakoaz gozau, ikasi zein trukatu. Euskalherria´s Sketchcrawl taldearen momentuaren indarra erakusten dau. Urtean egiten diran lau deialdiak txiki geratzen baitira Euskal Herriko txoko askota agertzen diran proposamenak hartzeko.
Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri eben martxan Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Iruñeko marrazkilari bik, Pili Azkarate bergararragaz Euskal Herria berezko eragin eremu legez hartuko eban taldeari ekin eutsenean.
Taldeak ez dau ezelako egiturarik, sareen bitartez atontzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabagiak.
Jatorri askotako parte-hartzaile edo marrazkilariak hurreratzen dira, mundu zabalera zabalduko dabenak Sestaoren izena sareen bitartez argitaratzen dituen marrazki eta iruzkinakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!