Loreen eta Landareen IX. Azokeak 50 postu hartuko ditu
2025-04-23 09:03 KultureaMaiatzaren 1ean, Gueñesko Arenatzarte parkean.

Maiatzaren 1ean, eguena, Gueñesko Arenatzarte parkean Loreen eta Landareen Merkatuaren IX. edizinoa egingo da. Ekitaldia, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara arte egongo da edegita eta parkeko hainbat guneetan banatuko da. Ehunka urte dituen zugatzez inguratutako gune parebakoa.
Gune horreetako batean, landare eta lore berezietan espezializautako haztegien bilduma onenak ikusi ahalko dira, baita barruko, kanpoko eta loratokiko landarak eta exotikoak be.
Beste eremuetako bat ortuko produktuetan oinarrituko da. Berton, mueta askotako espezien haztegiak eta tresnak jarriko dira ikusgai.
Ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietako, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako, 50 erakusketak hartuko dute parte. Kantabria, Errioxa eta Aragoitik etorritakoak be bertan izango dira.
Azokea girotzeko kale-musikako VI. Jaialdia egingo da, publiko guztiari zuzendutako hainbat musika-estilotako taldeen kontzertuekaz: flamenkoa, rockea, musika klasikoa, jazza, chilla, kubatarra eta latinoa.
Umeek, goizeko 11:00etatik aurrera, kalabazak oinarri izango dituan artisautza-erakustaldi batean parte hartu ahalko dabe, baita arpegiak margotzeko eta birziklapen-laboreko tailerretan parte hartzeko aukerea be.
14:30etik aurrera herri-menestraz disfrutetako aukerea egongo da eta Gugaz Boluntako gazteak berton izango dira zozketa baterako txartelak saltzen. Batutako dirua Gugaz: Hahatay sonrisa de Gandiol proiektu solidariora emongo da.
Loreen eta landareen merkatua Arenatzarte parkean egiten da, artea eta botanikea buztartzen dituan aire zabaleko museo bikainean. Loratoki botanikoak 1,5 hektarea eta hogeita hamar zugatz baino gehiago ditu. Berton, Koldobika Jauregiren, Angel Garrazaren, Vicente eta Fernando Roscubas anaien, Mikel Lertxundiren eta Marijose Recalderen eskulturak dagoz ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!