Bilbao Bizkaia Harrok I. Kartelen Lehiaketea atondu dau
2025-04-23 08:54 Pil-pileanLGBTI+ harrotasuna irudikatuko dauen irudia sortzea da asmoa.

Aurten irudia zeuk eregitea nahi dogu. Horregaitik, I. Kartelen Lehiaketea martxan dago, gure lurraldeko LGBTI+ harrotasuna irudikatuko dauen irudia sortzeko aukera parebakoa. Hunkituko gaituen diseinua behar dogu, istorio bat kontauko dauena, gure balioak islatuko dituana. Euskal nortasuna eta kulturea sexu eta genero-aniztasunaren balioakaz buztartuko dituan kartela. Artea Harrotasunaren oihu, burrukearen sinbolo eta trabarik bako maitasunaren bereizgarri bihurtzea nahi dogu.
Deialdi hau artistei eta Bilbao Bizkaia Harron arrastoa ixteko gogoa dauen edonori edegita dago.
Diseinu irabazlea ekitaldiaren irudi ofiziala izango da, batzen gaituan eta aurrera egiten laguntzen deuskun sentimendu kolektibo bati ahotsa emonez.
Sari bakarra iragarri dabe: 1000 euro, hain zuzen be.
Bilbao Bizkaia Harro, Bilbao Bizkaiaren LGBTI+ Harrotasuna, aniztasunaren, ikusgarritasunaren eta garenaren harrotasunaren ospakizuna da.
Parte hartu lehiaketan maiatzaren 12ra arte. Bete fitxategia hemen.
Kartel Lehiaketea: Oinarriak.
VII. Drag Galea
BBHarro 2025 Drag Galea hemen da eta inoiz baino indartsuago. Aurtengo barritasuna da finalaurreko bi egingo dirala Bilboko LGBTI+ tabernetan: maiatzaren 24an, zapatuan eta bagilaren 7an. Azkenik, bagilaren 20an, Bilbao Bizkaia Harroko eszenatoki nagusian azken galea egingo da.
Oholtzara eroateko idea lehergarriren bat badozu hau da espazio ezin hobea! BBHarro VII. Drag Gala zuretzat da. Emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!