Aurten Bilboko Emakumeen Plazan izango da Liburuaren Nazinoarteko Eguna
2025-04-22 13:22 KultureaKartela Maria Altuna, ilustratzaile, zaramikari eta artista zizurkildarrak egin dau.

Emakumeen Plaza horretan egingo da lehenengoz, Concordia geltokiaren aurrez aurre eta liburu-dendek, beste proposamen batzuen artean, % 10eko deskontua eskainiko dabe.
Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da mundu osoan, irakurzaletasuna, argitalpen-industria eta egile-eskubidearen bidez jaubetza intelektualaren babesa sustatzeko. Ekitaldi hori UNESCOk sustatzen dau 1988tik. Munduko literaturarako jarduera sinbolikoa da, egun horretan, 1616an, Cervantes, Garcilaso de la Vega eta Shakespeare hil baitziran.
Kontuak kontu, Bizkaiko liburu-denden gremioak (50 denda inguru), Udalaren eta BBKren laguntzeari esker, atondu dau liburuaren eguna. Ekitaldiaren kokapen-aldaketea aprobetxauta (Arenalean atontzen izan da), ohiko etxolen ordez klimatologiaren aurrean erresistenteak diran 34 jaima jartea erabagi da. Helburua mueta, espezialidade eta interes guztietako liburuak eskaintzea da.
Fernando Tarancón Bizkaiko liburu-denden gremioko kidearen eretxiz, atontzen dogun azoka honegaz liburuak ohiko bezeroei zein lantzean behingoei hurreratu nahi deutseegu; holan arlo bitan dogun zeregina aldarrikatzea da asmoa: kultura-eragile legez, hainbat jarduera egiten baititugu liburuaren inguruan, berbaldiak, aurkezpenak, irakurketa-klubak, gure agindu-lanaz gan; eta, era berean, gure probintziako merkataritza-ehunaren oinarrizko zati legez, holako garai ilunetan, merkataritzeak ez dauelako bizi momenturik onena, nahiz eta liburu-dendek beroaldia bizi arren, gero eta negozio gehiago edegi baitira herri eta auzoetan eta presentzia oso aktiboa eta nortasun handikoa da. Hau guztia jenteari helarazo nahi deutsagun ospakizunaren arrazoi nagusia begitantzen jaku.
Kontuak kopntu, Liburuaren Nazioarteko Eguna iragarteko kartela Maria Altuna, ilustratzaile, zaramikari eta artista zizurkildarrak egin dau.
Salmenten gaineko datuak positiboak dira, izan be, 2024an Bizkaiko liburu-dendek 2023an baino % 3,65 ale gehiago saldu baitzituen. Gainera, Taranconek nabarmendu dauenez, pandemiaren ondoren liburu-denden aurrean sinpatia-korronte bat egon da, liburua hausnartzen eta enpatizetan laguntzen dauen elementutzat hartuta.
Liburuaren Egunaren ekitaldi ofiziala apirilaren 23an, eguaztenean, izango da, goizeko 11:00etan; hor izango dira Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kultura Zinegotzi Ondokoak, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Ganberako azoken arduraduna, Javier Cámara Bizkaiko Liburu Denden Alkarteko presidentea eta Garazi Albizua eta Itxaso Martin Zapirain idazleak.
Gogoratu daigun Garazi Albizua (Galaxia Gutenbergek argitaratutako Termita eleberriagaitik) eta Itxaso Martin Zapirain (Ereinek argitaratutako Puntobobo liburuagatik) autortuko dituela.
Liburuaren eguna ospatzeko testuinguruan, liburu-saltzaileek todostuslibros.com sustatu nahi dabe, hau da, hurbileko lokalak dituzten liburu-denda independenteen webgunea, online salmentan eragile birtualakaz edo digitalakaz lehiatzeko sortutakoa. Proiektu honi pandemia sasoian ekin eutsen eta gaur eun 900 liburu-denda batu dira, horreetatik 33 Bizkaian dagozalarik. Webgune honek nahi dauen liburua bilatu eta erosteko aukerea emoten deutso bezeroari eta stockean dauen hurreko liburutegian jaso leike.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!