2026ko bagilaren 24an edegiko dabe Bilboko Arte Eder Museoa
2025-04-22 08:18 KultureaMuseoak 5.000 metro koadro gehiago izango ditu.

2026ko bagilaren 24an edegiko dabe Arte Ederren Bilboko Museoa. Norman Foster eta Luis Maria Uriarte izan dira arkitektoak.
Berton izando dira Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoaren Patronatuko presidentea; Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Gorka Martínezek, BBK Banku Fundazinoko zuzendaria; Miguel Zugaza, museoko zuzendaria; Luis María Uriarte, proiektu burua eta Taba Rasti, Foster + Partnerseko zuzendarikide eta senior Partnerra.
Proiektuaren erronka nagusia da espazioa handitzea, bilduma propioak eta alde baterako erakusketak hartzeko. Halanda ze, bildumek 1.635 metro koadro gehiago izango ditue (gaur egun baino % 45 gehiago) eta aldi baterako erakusketek, barriz, 2.200 metro koadro.
Lanak 2022ko zemendian hasi ziran eta inaugurazino ekitaldia datorren urteko urriaren 5ean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!