31 konpainia XIX. KaldeArten
2025-04-16 09:50 KultureaBagilaren 13, 14 eta 15ean izango da.

KaldeArte Gasteizko plazetara bueltauko da bagilaren 13tik 15era bitartean. Era guztietako ikuskizunak batzen dituen festibala da, euskeraz zein gaztelaniaz edade guztietako ikusleei zuzendutakoak eta diziplina askotarikoak, antzerkia zein jantzak.
Jaialdi horren bidez, Gasteizko Udalak zuzeneko arteen dinamismoa berreskuratu nahi dau, uriak eskaintzen dituan eszenatoki onenak sortzaileen eta publikoaren esku jarriz.
XIX. edizinoan, Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldiak 31 konpainia batuko ditu, antzerki, zirku, jantza eta musika proposamenak uriaren erdigunera hurreratzeko. 70 emonaldi, 12 espazioetan. Nazinoarteko konpainia ospetsuekaz batera, 16 euskal konpainia eta artistak parte hartuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!