Mario Vargas Llosa hil da
2025-04-14 07:40 Kulturea2010eko Literaturako Nobel Saria.

Mario Vargas Llosa idazlea, 2010eko Literaturako Nobel Saria, hil da, 89 urte zituala, Peruko Lima uriburuan.
Vargas Llosa 1936ko martian jaio zan Arequipan (Peru). Espainiar nazionalidadea dau 1993tik eta dominikarra 2022tik.
Euskeraz, Pantaleon eta bisitariak nobelea irakur leiteke, Santi Leonek 2011n itzulia. Idazlearen lan nabarmen artean, ondoko honeek dagoz: La ciudad y los perros (1963), Conversación en La Catedral (1969), La guerra del fin del mundo (1981), La fiesta del chivo (2000) eta Le dedico mi silencio (2023).
Haren ibilbide luzean sari ugari jaso zituan, esaterako Literaturaren Nobel Saria (2010), Rómulo Gallegos Saria (1967), Asturiasko Printzearen Literatura Saria (1986) eta Cervantes Saria (1994).
Alvaro, Gonzalo eta Morgana Vargas Llosa seme-alabek iragarri dabebez, ez da zeremonia publikorik egingo eta familian eta gertuko lagunekaz aguertzeko espazioa eta pribatasuna izatea espero dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!