32. Euskal Eskola Publikoaren abestia eta bideoklipa aurkeztu ditue
2025-04-11 12:37 Kulturea2025ko bagilaren 1ean Urduñan izango da jaia.

Prentsaurrekoa EITBren egoitzan egin da. Aurkezpenean parte hartu dabe Eriz Pérez Egiluz abestiaren sortzaileak, Aitziber Zubiaur musika irakasleak, Urduña Herri Eskolako ikasle eta irakasleak, Nerea Zendoia MAKUSIren arduradunak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak.
Errotu
Kantu Urduña Herri Eskolako guraso eta irakasleen artean musikari eta artista ugari dago, baita ikasleen artean be. Musikagintzearen arlo askotako profesionalak dagozanez eskolan, Errotu, aurtego Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren lemeari eutsiz egin da abestiaren sorkuntza prozesua Urduñan.
Euskerazko hezkuntza publikoaren aldeko burruka luze baten ondoren lortu zan eskola publikoa Urduñan eta prozesu hori omendu nahi izan dabe abesti eta bideokliparen bidez, Errotu.
Lantaldea
- Taldea: Urdintxuren Belarriak (Urduña Herri Eskolako ikasle, irakasle eta guraso musikariak).
- Berbak: Irati Mendiguren Cosgaya.
- Musikea eta moldaketak: Eriz Pérez Egiluz.
- Grabaketa, nahasketa eta masterizazinoa: Jabi Palacios Vélez (Konjutibitis Estudioa).
- Produkzino musikala: Jabi Palacios Vélez eta Eriz Pérez Egiluz.
- Batería: Merkel González Cantero.
- Baxua: Joseba Urruela San Román.
- Gitarra elektrikoa: Juanjo Sánchez Tejada.
- Gitarra akustikoa: Eriz Pérez Egiluz.
- Trikitixea: Iñaki Plaza Murga.
- Panderoa: Izaro Otaegi Tapia.
- Txistuak: Eunate Arbizu Munioitz eta Gaizka Molinuevo Olabarria.
- Bibolinak: Aitziber Zubiaur Soto eta Nadia Paz Puertas.
- Ahotsak: Aitziber Zubiaur Soto, Irati Mendiguren Cosgaya, Izaro Otaegi Tapia eta Nadia Paz Puertas.
- Korista bereziak: Elene Otaegi Pérez, Haitz Quincoces Mendiguren, Ilune Urruela Paz, Oihan Urruela Paz, Sua Quincoces Mendiguren eta Xanet Otaegi Pérez.
EITB Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babeslea
Babesletza-akordioaren barruan aurkeztu da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa EITBren Bilboko egoitzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!