Telmo Iruretak Talia Sari Berezia jasoko dau
2025-04-11 08:30 KultureaArte eszenikoetan aldaketa soziala eta inklusinoa sustatzeagaitik.

Telmo Irureta euskal aktoreak jasoko dau arte eszenikoetan aldaketa soziala eta inklusinoa sustatzen dituan Talia 2025 Sari Berezia. Estaduko Arte Eszenikoen Akademiak emoten dau, ONCEk babestuta.
Horrezaz gan, Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlanak hainbat izentapen lortu ditu Talia 2025 sarietan; esaterako, Aitziber Garmendia emakumezko aktore protagonistearen kategorian eta Mireia Gabilondo antzerki testuaren egile onenaren kategorian.
Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?
Luziak sekulako depresinoa dau, Yoldiren bidez esperientzia bikarioa biziarazotera eroanez. Yoldi adimen-desgaitasuna dauen gazte zoragarria da eta Jose Manuelen landareak jagoten ditu. Azken hori, psikoterapeuta ospetsua da, baina, garun-paralisiarengaitik, erabat mendekoa izatera behartuta dago.
Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta barriro be alkarregaz dagoz Sexpiertos/Sexberdinak lanaren ondoren.
Programazinoa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!