'Bilboko Ehun Urteko Saltokiak' erakusketea, Uribitarte pasealekuan

Bizkaie! 2025-04-11 07:53   Kulturea

Apirilaren 21era arte ikusi daiteke.



Bilboko Ehun Urteko Saltokien Egunagaz bat eginez, Uribitarte pasealekuan, udaletxearen aurrean kokatutako argazki-erakusketea inaugurau dau Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak: ekimen honen helburua da bilbotarrei eta bisitariei uriaren historia komertziala erakustea, baita uriko ehun urtetik gorako negozioen alderik gizatiarrena be, gure dendarien lanbidearen garrantzia azpimarratuz.

Neurri handiko berrogeita hamar bat panel ikusi daitekez (26 egitura metaliko dira eta 52 argazki); QR kode bat dabe, sarbidea emoten dauena mendeurrena bete dauen saltoki bakotxaren kokapen-planora eta horreen historia laburbatzen dauen katalogora.

Ehun urtetik gorako Bilboko Saltokiak erakusketea, urian lehenengoz atondutako proiektua da, bertoko merkataritzea babesteko uri-estrategiaren barruan kokatutako jarduerea, Bilboko historia bizia diran eta izango diran dendariei esker ona erakusteko eta omentzeko.

Erakusketearen aurkezpen eta inaugurazino ekitaldian, alkateak azpimarratu dau oso garrantzitsua dala herritarrak hurreratzea eta sensibilizetea uriko ehun urtetik gorako saltokiak zuzentzen dituen dendarien garrantzia nabarmentzeari jagokonez: gure dendariak eskertu eta omendu nahi ditugu, euren garrantzia nabarmendu eta Bilboko herritarrak eta bisitariak sensibilizau nahi ditugu dendariek Bilboren garapen ekonomikoari egiten deutsn ekarpenaz, lanaz eta ahaleginaz. Kalean bertan egindako argazkien bidez, egunero adorez eta ilusinoz familia-negozioen kudeaketea aurrera eroaten dabizanei merezidu daben lekua emonteko sasoia da, azpimarratu dau Aburtok, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziagaz batera izan danak. Gure dendetan erosi behar dogu, eta gazteei hori egitearen onuren barri emon, gure betiko negozioak barriro deskubridu eta animau daitezan.

Bilboko Ehun Urteko Saltokien Eguna

Mendeurrena bete daben saltokiek apirilaren 10ean ospatu dabe Bilboko Ehun Urtetik Gorako Saltokien Eguna. Igaz lehen aldiz ospatu zan egun hori, establezimenduek proponiutako ekimenaren harian, urteko ehungarren egunean.

Idea hori 2024an sortu zan, Bilboko Udalak hasitako proiektu hau sendotzeko asmoz, mendeurrena bete daben saltokien alkartea, EHUN: Betiko dendak betirakoa.

90 urte baino gehiagoko merkataritza-jarduerak dira, kokapena aldatu arren belaunaldiz belaunaldi edo langileen artean eskualdatutakoak eta, urteek aurrera egin ahala, saltzen dituen produktuak edo lan egiteko moduari eutsi deutsenak .

Gaur egun 63 dira Bilboko ehun urteko saltokiak.

Erakusketan parte hartuko daben saltokiak

  • Otazua oinetakoak.
  • Casa Rufo.
  • Hermann Thate urdaitegi alemaniarra.
  • Landa beirategia.
  • Inchaustegui aizto-dendea.
  • López Oleaga delicatessen-dendea.
  • El Arratiano.
  • Colón Museo farmazia.
  • Víctor Llorente farmazia.
  • Zaballa farmazia.
  • Nossi-Bé izozki-dendea.
  • Ignacio Álvarez bitxi-dendea.
  • Los Encajeros.
  • Alfa Bilbao josteko makinak.
  • Arrese 1852 gozotegia.
  • Martina De Zuricalday Bilbao gozotegiak.
  • Cardenal jostundegia.
  • Zubiri 1908.
  • Erkoch Security.
  • Larrinoa elikagaiak.
  • Antonio Martínez.
  • Bizkarguenaga oinetakoak.
  • Muñoz alkandora-dendea.
  • Alonso saski-dendea.
  • La Tijera aizto-dendea.
  • Juan Torre drogeria-lurrindegia.
  • El Equipo de Viaje.
  • Uriarte farmaziae
  • Viuda de Santiago Santos kautxuzko zigiluak eta grabatuak.
  • Manolo bitxi eta erloju-dendea.
  • Uralde bitxi-dendea.
  • La Belga.
  • Azcarreta loteria.
  • La Cruz loteria.
  • Meltxora.
  • Leoz euritako-dendea.
  • Larralde gozotegia.
  • Pedro Salcedo.
  • Mikel Zuazua landareak, haziak eta loreak.
  • Gorostiaga txapelak.
  • El Paraíso ehunak.
  • Adelia Ivañez turroi- eta izozki-dendea.
  • Gregorio Martín janari-dendea.
  • Idoia janari-dendea.
  • Somera sarraila-dendea.
  • Pont farmazia.
  • Rementería loradendea.
  • Marisa arrandegia.
  • Benito zapata konponketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu