2025/04/12 19:00
Durangoko Andra Mariko Eleizpean. | Jantzea'Dantzaro'. LORRATZ TALDEA
19:00
Datorren zapatuan, apirilak 12, Durango euskal jantzearen eszenatokia izango da barrirro be. Arratsaldeko 19:00retan, Andra Mari eleizpean Dantzaroren saioa izango da.
Lorratz Taldea izango da protagonistea eta bertaratutakoek euskal jantzea, musikea eta erritmo tradizinonalaz disfrutetako aukerea izango dabe modu parte-hartzailean.
Ekitaldia, Durangoko Udalak atonduta, euskal jantzearen aberastasuna ezagutarazo eta gure kulturearen oinarri sendoenetako bat dan tradizinoa sustatzea dau helburu. Saioak aukerea emongo dau gure jatorriaz disfrutetako toki berezian, Andra Mari eleizpean hain zuzen be.
Antzontzaileek herritar guztiak konbidetan ditue ekitaldira.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!