Maialen Ibarrak 'Heldu gara amaierara' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-04-09 13:44   Musikea

Eider Saezegaz alkarlanean.

Maialen Ibarrak Eider Saezegaz kolaborau dau Heldu gara amaierara singlean. Abestiaren bideoklipa, Ane Berriotxoak zuzendu dau.

Aurtongo bigarren singlea da, urte amaierean kaleratuko dauen albumaren aurrerapenak. Artistearen bigarren diskoa izango da, Nire egia zuen ezpainetan (2024) lana eta gero.

Heldu gara amaierara abestian Maialenen eta Eiderren ahotsak, abesti bizi eta itsaskor batean buztartzen dira. Doinu indartsu eta nostalgikoak gitarren eta sintetizadoreen bidez lortzen ditu, pop kanta bihurtuz. Abestia, Eider eta Maialenen estilora egokitzen da, beraz, naturaltasuna begi-bistakoa da kolaborazinoan.

Nafarroako The Blue Estudiosetan grabau dabe abestia. Produktore lanetan Mon Dvy izan da, artista bizkaitarraren ohiko kidea. Mon Dvy, Bengo edo Chillmafiagaz egin dau lan eta Ibarraren proiektuaren zuzendaria be bada. Halanda ze, zuzeneko formatuari bueltak emoten dabiz, udarako prest izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu