2.500 lagun baino gehiago batuko dira Muskizera apirilaren 13an
2025-04-09 08:00 KultureaEuskalerriko Eskautak, hain zuzen, Bizkaiako Gorka Deunaren egunean.

Astegoien osoan zehar, eskauta gazte, euren familiakaz batera, Muskizeko kaleak eta guneak beteko ditue euren patroiaren eguna, Gorka Deuna, ospatzeko. Oso gitxi geratzen da apirilaren 13rako, Bizkaiko eskaut talde guztiak Muskizen (Meatzaldea) alkartuko diran egunerako, Gorka Deuna 2025 alkarregaz ospatzeko. Aurten be, eskaut jokerea ardatz hartuta, eraldaketa sozialagaz daben konpromisoa topau, konpartidu eta indartu nahi dabe.
Baden Powellek, eskauten monimentuaren sortzaileak, San Jorge aukeratu eban patroitzat, honek ezbeharrei aurre egiteko eban gaitasunagaitik eta sano ausarta zalako, holan egin behar baiteuts aurre eskautek.
Gorka Deunaren urteroko ospakizuna ekitaldi handia izaten da beti, eta aurten, Eskubideak emon, umeen bidea egin goiburupean, umeen eskubideak nabarmendu nahi ditue. Hainbat jarduera eta dinamiken bitartez, eskubide horreen sustapenaren alde eskautek daben garrantziaz eta rolaz hausnartzea izango da asmoa.
Kontuak kontu, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek, zapatuan ekingo deutse ospakizunari, aukeratu dan gaiari, umeen eskubideei, heldu eta astebugoiena aprobetxetako; horretarako, gymkana bat egingo dabe herrian zehar.
San Juan Plazara heldu eta ume eta gazteak dibertidu egingo dira hainbat gunetan, batzordeko kideek atondutako jarduerak egiteko eta begirale guztiek dinamizauta. Jarduera horreetan, umeen eskubideei eta hareen garrantziari buruz gehiago ikasi ahal izango dabe. Familiek eta Asabek (begirale ohiak) eurentzat prestautakoo jarduerez be gozau ahal izango dabe.
Egun osoan zehar, txosnea jarriko dabe atontzaileek eta euren eta hainbat eskaut talderen merchandisinga saltzeko gunea be hantxe egongo da. Pakemba erromeriak eta hainbat olgeta be izango dira egunari agur esateko.
Kontuak kontu, Bizkaiko 30 taldeetatik 2.500 eskaut baino gehiago gauza asko ikasita bueltauko dira etxera.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!