Kulturaren Euskal Kontseiluan 40 eragile eta erakunde baino gehiago batu dira
2025-04-08 09:28 KultureaIgaz 20.644 ekitaldi kultural egin ziran, orain urte bi baino % 27,3 gehiago.

Kulturari lotutako 40 euskal eragile eta erakunde inguru batu dira Getariako Cristobal Balenciaga Museoan, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera egin den lekuan. Ibone Bengoetxea lehendakariordeak gizartea eraldatzeko aukerea eta kulturea dala pertenentzia-sena eregiteko tresna nagusia. Esangura horretan, azaldu dau Eusko Jaurlaritzea lege-proiektu bat prestetan dabilela personak erdigunean jarteko, gizartea (konsumitzaileak), edukien sortzaileak eta (3) kulturarako erakunde eta espazioak konektauta. Kulturearen Euskal Sistemearen Lege honen helburuak, lehendakariordeak azaldu dauenez, kulturearen euskal sistemeari esparru juridiko/politikoa emotea, erakundeen arteko koordinazinoan sakontzea eta euskal kulturea bultzatzea dira. Kulturearen Euskal Kontseiluko personei ekarpenak egiteko eskatuko deutsegu, lege honek kulturearen ahotsak jaso daizan.
Era berean, batzorde tekniko bi eratu dira erronka estrategiko banari erantzuteko, Adimen Artifizialak Kulturan dauen inpaktuari eta klima-aldaketearen eta Euskal Kultura Ondarearen arteko hartu-emonei buruzkoa: Kulturearen produkzinoa eta museo, artxibo, liburutegi eta bestelakoen jarduera jasangarriagoa eta ingurumenaren aurrean errespetua sustatzen dauena izatea nahi dogu eta, bestetik, kultureak adimen artifizialari zer eta zelan eman leikion; sortze-prozesua balioan jarri eta administrazinoek gai honen inguruan daben jarrereari buruz hausnartu, azaldu dau lehendakariordeak.
Kulturaren Euskal Kontseilua
2000. urtean sortu zan, eta euskal kulturearen eragile publiko eta pribatuen topagune izateko bokazinoa izan dau beti. Bere eginkizun nagusia da lankidetzea sustatzea eta euskal kultura-espazio bat egituratzea, gero eta globalizatuagoa dan ingurunean.
Kulturearen Euskal Kontseiluko kide dira Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-aldundiak, hiru uriburu, EUDEL eta kulturearen sektoreetako eragileak: literaturea, musikea, ondarea, museoak, arte eszenikoak, arte plastikoak eta bisualak eta ikus-entzunezkoen sektorea.
56 ekitaldi kultural egunean
Bileran hainbat prospekzino-azterlan izan dira aztergai eta horreen artean nabarmentzekoa da 2024ko kultura-programazinoaren azterketa. Kulturearen Euskal Behatokiak egindako azterlan horren arabera, igaz 20.644 ekitaldi kultural egin ziran, orain urte bi baino % 27,3 gehiago, hau da, egunean 56 ekitaldi.
Ekitaldi gehienak kontzertuak izan dira. Aurreko urtean baino % 3,2 gehiago programau ziran; 2024. urtean 5.743 kontzertu izan ziran guztira. Antzerkiari jagokonez, 2024an 4.408 ikuskizun programau ziran guztira. Jantzearen sektorean 903 saio programau ziran; erakusketak, barriz, 1.266 izan ziran joan dan urtean. Txostenean 1.062 bertso-saioren datua be jasoten da.
Ekitaldi gehien Bizkaian programau dira (% 44,8), ondoren Gipuzkoan (% 40,7) eta, azkenik, Araban (% 14,8). Publikoak 15 euro inguruko sarrera-prezioan gozatu ahal izan ditu ekitaldia.
Nabarmentzekoa da ekitaldien kopuruak gora egin dabela baina gehien hazitakoak doban eskainitakoak izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!