'Chillida Leku: Una historia de la finca Zabalaga' liburua plazan
2025-04-07 07:47 KultureaZabalaga Chillida Leku bihurtzeko prozesua kontetan dau Joaquín Montero arkitektoak.

Chillida Leku, Chillidaren lekua, Eduardo Chillida oinarrizko artistearen obreari eskainitako museoa da, Zabalaga onibarrean kokatua, euskal baserri tradizional bat eta inguratzen dauen zelai zabala, Hernani inguruan, Gipuzkoan. Espazio hori arreta handiz pentsau eta gauzatua izan da hogei urte inguruz, obrearen arduradun Joaquín Montero arkitekto donostiarraren eta Chillidaren beraren arteko alkarlan lasaian. Zabalaga lursaila edo onibarra Chillida Leku bihurtzea bien arteko alkarrizketa iraunkor baten emoitzea da, behaketa pazienteak, proba, erabagi eta lorpen kateatuen ondoren, artisteak amestutako erakusketa-espazioa osotzeko asmoz.
XV. mendko baserria da Zabalaga, aurrerago arkitekturea, paisajea eta eskulturea buztartuz, arteleku bihurtutakoa. Gaur egun, eredu bihurtu da Chillida Leku eta liburura batuta dagoz 90 bat erretratu eta argitaratubako informazinoa. Museoaren eta Eduardo Chilida artistearen esentzia ulertzeko alkarlana izan da oinarri eta horren guztiaren barri topauko dau irakurleak liburuan.
Artista eta erretratugile garaikideei eskainitako BlowUp Bildumearen barruan argitaratu dau La Fabrica argitaletxeak.
Liburua aurkezteko prentsaurrekoan, Joaquín Montero arkitekto eta liburuaren egilea, Mikel Chillida, Chillida Lekuko garapen zuzendaria eta Nacho Fernández Rocafort izan dira, hitzaurrearen eta testuaren edizinoaren egilea.
Libuaren aurkezpenaren aurretik bisitariek aukerea izan dabe Zabalaga baserrian zabalik dagoan Harri, Lurra, Huts aldi baterako erakusketea bisitetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!