Catherine Zeta-Jones 'Kill Jackie' telesaila grabetan dabil Bizkaian

Bizkaie! 2025-04-01 13:42   Zinemea

Amazon Prime produkzino-etxearen hurrengo filma.

Catherine Zeta-Jones Amazon Primeren Kill Jackie izeneko telesaila grabetan dabil. Filmaketa lanak apirilaren erdialdean amaituko dira Bizkaiko hainbat tokitan.

Damon Thomas da proiektuaren zuzendaria, Penny Dreadful, Killing Eve eta The Big Cigar: la gran fuga telesailen egilea.

Elixabete Etxanobek adierazo dauanez, lurraldea ikus-entzunezkoen sektorean nazinoarteko erreferente bezela sendotzeko lanean jarraitzen dogu, talentua, inbersinoa eta proiekzino globala erakarriz.

Kill Jackie

Jackie Price (Zeta-Jones), 20 urte daroaz luxu handiz biziten. Munduan zehar bidaiatuz, artelanak saltzen ditu hutsune fiskalak erabiliz, baina, batez be, anonimotasunean ibiltea gustetan jako, izan be, nazinoarteko narkotrafikante bat ez jako gustetan eta igesi jabilko. Hori bai, haren biziteak sekulako birea emoten dau bateren batek Zazpi Deabruak, munduko sikario onenak, kontratetan dituanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu