'Grekotik Zuloagara' Espainiako artearen maisulanak Bilboko Arte Ederren Museoan

Bizkaie! 2025-04-01 13:19   Kulturea

Apirilaren 2tik irailera.

Javier Novo, Gorka Martínez, Elixabete Etxanobe, José Luis Merino Gorospe eta Miguel Zugaza. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sevillako Arte Ederren Museoan harrera bikaina izan ondoren –2024ko abenduaren 2tik aurtengo martiaren 16ra arte 115.808 bisitari jaso ditu–, Grekotik Zuloagara erakusketea Bilboko museora bueltau da, bildumak gordeten dituan Espainiako eskolako lanen funtsaren kalidadearen adierazgarri diran 30 margolan eta eskultura bi erakusteko. José Luis Merino Gorospek –museoko Antxinako Artearen konserbatzaile eta erakusketako komisarioak– egindako hautaketeak Espainiako artearen lau mendetako ibilbidea batzen dau eta garaiko genero esanguratsu bitan jarten dau arreta: erretratua eta arte erlijiosoa. Horreekaz batera, natura hileko eta paisajeko pinturen adibide esanguratsuak dagoz.

Erakusketako ibilbidean margolari ospetsuen lanak dagoz, besteak beste, Grekoa, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya eta Ignacio Zuloagarenak, eta, gainera, tailu erlijioso eder bi be baditu, zurezkoak eta formatu txikikoak: Juan de Anchietaren Kalbarioa (c. 1576-1580) eta Juan Pascual de Menaren Doloretakoa (c. 1754-1756). Lanen artean, nabarmentzekoak dira Grekoaren Deikundea (1597-1600), Zurbaránen Santa Isabel Turingiakoa eta Alexandriako Santa Katalina (c. 1650-1660), Murilloren San Pedro malkotan (c. 1650-1655), Pareten Bermeoko bista (1783), Goyaren Martín Zapaterren erretratua (1797) edo/eta Zuloagaren Rosita Gutiérrez andrearen erretratua (1915). Barrikuntza lez, Mariano Fortunyren Sevillako zezen-plaza (c. 1870) margolana aurkezten da lehen aldiz museoan, igaz eskuratua, Begoña María Azkuek itxitako legaduari esker.

Pintura naturalaren adibide garrantzitsua da, artistearen alderdirik berezko eta personalenagaz bat datorrena. Francisco de Zurbarán (Fuente de Cantos, Badajoz, 1598-Madril, 1664) Santa Isabel Turingiakoa, c. 1650-1660 Orio mihisean, 125 x 100,5 cm Arte Ederren Bilboko Museoa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1919an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu