Apirilaren 27an amaituko da Hegaluze Sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Bizkaie! 2025-04-01 09:57   Pil-pilean

Irabazlea Arrain Azoka Alkarteak aukeratuko dau.

XXXI. Arrain Azokearen barruan banatuko dan XXVIII. Hegaluze Sarirako hautagaiak proponiduteko epea zabaldu da. Hegaluze Sariak ekintza zehatz edo jarraipen profesionala saritzen dau eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu dauen edo herriaren alde lan egindakoari emoten jako. Saria persona, erakunde, alkarte, erakunde, enpresa edo proiektu batek jaso leike eta proposamenen artean arlo guztietako ekintza muetak aurkeztu daitekez: kirola, enpresa, kultura, gizartea,
ekonomia...

Irabazlea Arrain Azoka Alkarteak aukeratuko dau eta hautagai batentzako proposamen asko badagoz, bat izatea legez hartuko litzateke, bozketarik egin barik. Proposamena aurkezteko orri batean idatzi beharko ditue aukeratuaren datuak eta zergaitik aukeratu daben. Proposamenak modu bitan aurkeztu daitekez: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.

Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 27an izango da. Ondoren, XXVIII. Hegaluze Saria maiatzaren 16an emongo da, urtero egiten dan moduan, Arrain Azokearen inaugurazino ekitaldiaren barruan. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da.

Aurreko edizioetako saridunak

Gaztelugatxeko Doniene Zaintzen dauen batzordea (1997) / Antonio Carmona (1998) / Josu Unanue (1999) / Arrain Kontserba Lantegiak (2000) / Alkartasuna Dantza Taldea (2001) / Club Bermeo (2002) / Arraun Elkartea eta Bermeoko arrantzaleak (2003) / Hegaluze itsasontzia (2004) / Lucia Etxebarria (2005) / Juan Gametxogoikoetxea (2006) / Zulai Agirre Alegria (2007) / Ilaski Serrano (2008) / Bingen Fernandez (2009) / Jabi Elortegi (2010) / Bermeoko Santa Veracruz Kofradia (2011) / Bermeoko Abesbatza eta Izaro Abesbatza (2012) / Bermeoko Herri Babesa (2013) / Juan Antonio Apraiz (Coyote) (2014) / Serrats Kontserbak (2015) / Fray Alberto Alberto Aurrekoetxea Astuy (2016) / Eleizalde Ikastolea (2017) / Atunontzi izozkailuen enpresek (2018)/ Erroxape Emakumeen Elkartea (2019) /Asier Romero (2021) /Rafa Sardina (2022) /Bermeoko Herri Eskolea (2023)/ Bego Gangoiti (2024).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu