Mugak/ 2025 Bienalaren azken deialdia zabalik maiatzaren 10era arte
2025-04-01 07:46 KultureaInformazino gehiago hemen.

Mugak/ 2025en parte izateko azken deia: Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienalak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Uri Agenda Sailaren ekimenak, hirugarren eta azken jarduera-deialdia edegi dau. Oraingo honetan, Off Mugak/ izenpean, bosgarren edizino honetako programazinoagaz bat egin nahi daben kanpo-sustapeneko edo autoprodukzinoko proiektuak nahi dira dira. Deialdia maiatzaren 10era arte egongo da zabalik estaduko edo nazinoarteko edozein persona edo erakunderako.
2025eko urria eta zemendia bitartean egingo dan Mugak/ Bienalaren bosgarren edizino honen goiburua Gazteluak airean, edo nola eraiki gaur egungo utopia da. Holan, egun horreetan egingo diran eta Bienal honen kontzeptu-arloagaz zerikusia daben jarduerak dira helburu. Berbaldi-programak, ikerketen eta argitalpenen aurkezpenak, bisitak, erakusketak, ikus-entzunezko piezak, performance edo beste edozein dobako kultura-jarduera edegiak aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honetara aurkezten diran persona edo erakundeek finantziau, kudeatu eta produzidu beharko ditue ekimenak.
Mugak/ 2025 Bienalak hiru euskal lurraldeetara zabalduko dau bere programazinoa. Esangura horretan, positiboa izango da deialdi honetara aurkeztutako jarduereka egiteko momentu bat baieztatuta izatea. Halan da be, Bienalaren atontzaileek aukeratutako proposamenen edukiaren eta formatuaren arabera, hiru uriburuetan erabilgarri dagozan kokapenetako bat erabilteko aukera eskaini ahal izango dau. Horreen artean dagoz Onsite Mugak/ deialdiaren bidez hautatutako hiru arkitektura iragankorrak, Euskadiko Arkitektura Institutua edo Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bilboko eta Gasteizko egoitzak.
Orain, Onsite Mugak/ eta kultur jarduerei bultzada ekonomikoa emoteko Open Mugak/ deialdien ondoren, hirugarren eta azken Off Mugak/ honek Bienalaren udagoienerako programa osoa zarratuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!