Martiaren 31ko biktimak gogoan, 1937ko bonbardaketen 88. urteurrenean
2025-03-31 08:48 KultureaMusikea Ander Erzilla durangarrak jarriko dau eta Xabier Amuriza eta Izaro Erzilla izango ditu lagun kantu banatan.

Herritarrek bitimei egiten deutsen autortzea eta gomuta ekitaldia Martiaren 31n, Andra Mariko eleizpean, 19:30ean hasita egingo da, 1937ko bonbardaketen 88. urteurrenean. Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza Taldeek atondutako ekimena da, Durangoko Udalaren laguntzeagaz. Ekitaldia Irene Garitagoitia Beitia durangarrak aurkeztuko dau eta musikearen ardurea Ander Erzillarena izango da; eta bertsotan Xabier Amuriza eta Izaro Erzilla izango ditu lagun kantu banatan. Ohorezko jantzak Kriskitin Dantza Taldearen eskutik izango dira.
Durango 1936 Kultur Alkarteak urteetan batu eta orain Garaia Durangaldeko ikus-entzunezkoen biltegian (garaia.gerediaga.eus) dagozan lekukotza batzuk berreskuratuko doguz ekitaldian, eta tartean, Jon Irazabalen testigantzea be eskainiko dogu: bonbardaketen ikerketeari zelan ekin eutson, zelako trabak bizi izan zituan edota gomuta ekitaldia egiteko arrazoiak zeintzuk izan ziran baina urtearen hasieran irudi historiko batzuen barri izan genduan; William Randolph Hearst kazetari amerikarraren ehundaka grabazino ezezagun digitalizau eta argitara emon ditu Kaliforniako Los Angeles Unibersiadadeak. Espainiako gerra zibilari buruzko irudiak dira. Grabazinoetan eguneroko bizitzako uneak eta tropen mobimentuak erakusten dira. 1937ko udaberrian grabau eta orain arte ikusi bako irudiak be erakutsiko ditugu gomuta ekitaldian, Durango, Amorebieta eta Gernikako irudiak. Bonbardaketak Durangon eragin eban triskantzea erakusten dabe. Irudi mutuak izan arren, asko esaten dabute.
Aurten, berezia izango da arrazoi bi tarteko: gomuta ekitaldiaren 25. urteurrena dalako eta Jon Irazabal alkarteko kidea eta bonbardaketearen ikerketa zabalena egin eban personeari omenaldia egingo jakolako (abuztuan hil zan). Joni omenaldia eginez, 1937ko hondamendia bizi izan eben eta biktima izan ziran guztiei egingo deutsegu autortza.
Irene Garitagoitia Beitia durangarrak aurkeztuko du. Ekitaldiko musika Ander Erzilla durangarrak jarriko du eta Xabier Amuriza eta Izaro Erzilla izango ditu lagun kantu banatan. Ohorezko dantzak Kriskitin dantza taldearen eskutik izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!