Badator 'Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo' ekimena
2025-03-31 08:39 KultureaApirilaren 2tik 30era egingo da uriko auzoetan.

Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programaren bigarren edizinoa apirilaren 2tik 30era egingo da. Halanda ze, Bilboko auzoetako liburutegiak eta udaltegiak jardueraz beteko dira, umeen artean liburua eta irakurketea sustatzeko eta euskerazko kultura-eskaintzea bultzatzeko udal-estrategiaren barruan kokatutako ekimen horren bitartez.
Apirilaren 23an izaten dan Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak ekimen hori jarri dau martxan, eta, horren bidez, hainbat narratzailek umeei zuzendutako ipuinak interpretauko ditue.
Ipuin kontalari guztiak euskeraz izango dira, apirilaren 15ean Abandoko Udaltegian egingo dana izan ezik, gaztelaniaz, euskeraz eta arabieraz izango da-eta.
Udaltegietan sartzea libre eta doban izango da lekua bete arte; Udal Liburutegietan, barriz, aldez aurretik izena emon behar da liburutegian berton.
Programazinoa
- Apirilak 2, eguaztena. Iralako Liburutegia.
- Ttipi-Ttapa. Apika.
- 18:00etan. Euskeraz 2-3 urte, gurasoek lagunduta.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 25 plaza.
- Apirilak 4, barikua. Altamirako Udaltegia.
- Bigarren printzesa. Virginia Imaz.
- 18:30etan. Euskeraz. 4 urtetik aurrera.
- Sarrera librea lekua bete arte.
- Apirilak 5, zapatua. Masustegiko Udaltegia.
- Monstruoak, printzesak eta sorginaren bat. Rakel Imaz
- 18:30etan. Euskeraz. 4 urtetik aurrera.
- Sarrera librea lekua bete arte.
- Apirilak 5, zapatua. Begoñako Liburutegia.
- Ipuinetatik jabekuntzarantz. Itziar Saenz de Ojer
- 11:30etan. Euskeraz. 5-9 urte.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 25 plaza.
- Apirilak 8, martitzena. Basurtuko Liburutegia.
- Eraldaketarako kontuak. Itziar Saenz de Ojer.
- 18:00etan. Euskeraz. 6-10 urte, gurasoek lagunduta.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 20 plaza.
- Apirilak 9, eguaztena. Castañoseko Liburutegia.
- Surfean. Alboka.
- 18:00etan. Euskeraz. 4-6 urte.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 25 plaza.
- Apirilak 9, eguaztena. Otxarkoagako Liburutegia.
- Hitz eta pitz. Ixabel Millet.
- 18:00etan. Euskeraz. 2-6 urte
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 15 plaza.
- Apirilak 9, eguaztena. San Frantziskoko Liburutegia.
- Martin Poxpolin. Ixabel Agirresarobe.
- 18:00etan. Euskeraz. 4-6 urte.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 20 plaza.
- Apirilak 10, eguena. Uretamendi Udaltegia.
- Emakume paregabeak. Sorgina Txirulina.
- 18:00etan. Euskeraz. 4-8 urte.
- Sarrera librea lekua bete arte.
- Apirilak 12, zapatua. Alde Zaharreko Liburutegia.
- Koloreetako liburuen zaporea. Lur Usabiaga.
- 12:00etan. Euskeraz. 4-8 urte.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 15 plaza.
- Apirilak 15, martitzena. Abandoko Udaltegia.
- Ipuin ibiltariak / Cuentos nómadas. Ridouane Chakouch eta Rakel Imaz
- 18:30etan. Euskeraz, gaztelaniaz eta arabieraz. 4 urtetik aurrera.
- Sarrera librea lekua bete arte.
- Apirilak 26, zapatua. Karmelo Plaza, Santutxu.
- Zorte txarreko otsoak. Maite Franko.
- 12:30. Euskeraz. 4 urtetik aurrera.
- Sarrera librea lekua bete arte.
- Apirilak 30, martitzena. Errekaldeko Liburutegia.
- Margo ipuinak. Ines Bengoa.
- 18:00etan. Euskeraz. 8-12 urte.
- Aldez aurretik inskribau behar da hemen. 20 plaza.
Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programa Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ildo estrategikoen barruan dago. Halanda ze, kultura-publiko barriak sortzea eta euskerazko kulturea sustatzea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!