Xatirok 'Dantza dezagun' abestia aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-03-28 10:56   Musikea

Monsieur leCrêpegaz (Juantxo Arakama) batera.

Xatirok Dantza dezagun abestia kaleratu dau, apirilaren 10ean aterako daben diskoaren aurrerapena.

Abestiak Monsieur leCrêpegen (Juantxo Arakama) kolaborazinoa dauka. Musikariak ondokoa adierazo dau abestiaren inguruan: ironia eta sarkasmoa euskerearen erabilpenean eta Youtuber eta influencerrek gure gizartean daukaten protagonismoaz berba egiten dot.

Xatiro

Xatiro, Unai Hernandez Unda, rap abeslari bilbotarra da. Haren abestien berbetan literaturea, komikiak eta filmak aitatzen ditu, egunerako kontakizunekaz buztartuz. Tonu ironikoa be erabiltzen dau politikaz eta erlijinoaz berba egiteko.

Xatirokeriak (2016) eta Cassiopeia (2019) diskoen ostean, apirilaren 10ean haren hirugarren diskoa kaleratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu