Hamabi emakumeen obrak, 'Ardatza neurtuz' erakusketan ikusgai
2025-03-28 09:05 KultureaBarakaldoko Orconera eraikinean, martiaren 28tik eta bagilaren 29ra arte.

Barakaldon dagoan Orconera pabilioiak, martiaren 28tik eta bagilaren 29ra arte, Ardatza neurtuz erakusketea izango dau ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak sustatuta dau. Helburua da gogorarazotea giza gorputza dala industriaren lehen neurria: orain arte jasotako narratibak zalantzan jarriz, baztertuta geratu diran ahotsak berreskuratuz eta ikuspegi inklusiboagoa eskainiz.
Aurkezpenean, kultura sailburuordea, Andoni Iturbe; erakusketearen komisarioa, Tamara García Iglesias; eta parte hartu daben zenbait artista be izan dira, besteak beste, Ainara Elgoibar, Bego Anton, Estíbaliz Sádaba eta Nuria Cubas.
Andoni Iturbe kultura sailburuordeak ondokoa adierazo dau: herri batek haren akorduan gorde nahi dauena eta hurrengo belaunaldiei transmitidu nahi deutsen hura da kultura ondarea. Ardatza neurtuz erakusketeak gure herriaz gehiago jakiten laguntzen deusku eta hurrengo belaunaldiei euren jatorriaz jabetzeko hasierea be bada.
Ardatza neurtuz erakusketak gure nortasunari forma emon deutsen kontakizunen irakurketa kritikoa egitera konbidetan gaitu. Artisten obren bidez, ikusgarritasunaren eta omisinoaren arteko tensinoa ikusten da.
Pascual Marinen argazkietan ikus daitekean bezela, makinek lehen planoa okupetan dabe. Holan, istorioa zeinek kontetan dauen eta enkuadretatik kanpo zer pasetan dan galdetzera eroaten deusku. Halanda ze, giza gorputza dala industriaren lehen neurria gogorarazoten deuskue. Industria teknologia eta produkzinoa ezeze, ahalegina, errepikapena, higadurea eta erresistentzia be erakusten da.
Erakusketean parte hartzen daben artistak ondoko honeek dira: Estibaliz Sádaba, Leire Muñiz, Matilde Veigas, Mafalda Salgueiro, Eva G. Herrero, Nuria Cubas, Ainara Elgoibar, Susana Blasco, Sandra Cuesta, Ainhoa Resano, Isabel Fernández Reviriego eta Bego Antón.
Komisarioa: Tamara Garcia Iglesias
Erakusketea Tamara García Iglesias komisario eta zinemagilearen proposamen artistikoa da.
Zinemagile, produktore eta komisarioa, batez be Espainian eta Argentinan egiten dau lan. Aguilar de Campoko Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiko Zuzendaria izan da bost urtez, baita zinema independenteko programatzailea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!