'Kaixo, Frida!' filma, ikusgai

Bizkaie! 2025-03-28 08:16   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Kaixo, Frida! filma gaur, hilak 28, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film kanadarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Frida Kahlo neskatoaren istorioa da. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian bizi da, Mexikon. Haren jakingureak ez dauka mugarik. Guztian topetan dau inspirazinoa; besteak beste, naturean eta artean. Bizitzako zailtasunak datozenean, Fridak irudimen ikaragarriagaz egiten deutse aurre, mina sormen bihurtuz.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Zinema (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), Ikusgarri Zinema (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati) eta Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: apirilaren 4an, Minecraft film bat eta maiatzaren 2an, Kayara, inka gerraria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu